Zalantzarik gabe, 2018ko fruitu izarra izan da ahuakatea. Lehendik ere ezaguna zen arren, azkeneko urte honetan benetako booma bizi izan du ahuakateak gure herrialdean. Hain zuzen ere, kontsumo-errekorra gainditu da: 74 milioi ahuakate saldu da 2018an, aurreko urtean baino % 35 gehiago.

Baina ez da beti horrela izan. Bere garaian arrautzarekin gertatu zen bezala, jaki hau debekatuta egon zen kaloria gutxiko dietetan, koipe kopuru handia duelako. Hala ere, hainbat azterlanek ostrazismotik atera zuten eta bihotzerako 10 jaki osasungarrienen zerrendan jarri zuten.

Izan ere, ezkontza-esketan protagonista izateagatik sare sozialetan lortu duen arrakastaz edo Instagramen dagoen ahuakate errezeta mordoaz harago, edo bosgarren solairuko bizilagunaren gomendioaz harago (berari ondo etorri zaiolako), ahuakatea zure dietan egon beharko litzateke modu erregularrean (dagoeneko ez badago, behintzat).

Zergatik? 25 mantenugai esentzial dituelako; ez dago hori esan dezakeen jaki askorik. Halaber, nutrizio-balio handikoa da, eta arbendola, oliba eta sojaren antzerako eragina du organismoan.

Ahuakatea: koipe “txarren” etsaia

Adierazi dugun bezala, ahuakateak kaloria eta koipe kopuru handia duen arren (160 kilokaloria eta 15 gramo koipe 100 gramo bakoitzeko), gehienak gantz-azido monoasegabeetatik datoz (azido oleikoa), eta horiek LDL kolesterola (txarra) murriztu eta HDL kolesterola (ona) gehitzen dute.

Gainera, bitamina eta mineral iturri aberatsenetakoa da. 100 gramoko zati batean, 20 mota aurki genitzake: Nabarmentzekoak dira potasioa (485 mg 100 g bakoitzeko, bananaren antzera), fosforoa eta magnesioa, bai eta A, B, C, D, E eta K bitaminak ere.

Laburbilduz, dohain antioxidatzaile eta hanturaren aurkako dohain garrantzitsuak dituen fruitua da ahuakatea eta, gainera, aliatu bikaina da larruazalerako eta azkazaletarako, bihotzerako, hezurretarako eta immunitate-sistemarako. Zuntz kopuru handia ere badu, eta horrek digestioa errazten du eta asetasun sentsazioa ematen laguntzen du.

Guakamolea eta “nicecream”

Fruitu denboragabe honen beste ezaugarrietako bat da sukaldean duen moldagarritasuna, eta horri esker, boladan jarraituko du 2019an ere.

Duen testura krematsuari eta zapore goxoari esker, fast breakfast osasungarrietako produktu izarra izateko moduko produktua da; ahuakatez eta oliba-olio birjina estraz egindako oinarriaren gainean, gustukoen duzun toppinga: arrautza, luzokerra, gazta freskoa, liho-haziak… Goxo-goxoa!

Ondo datorkie barazki, arrain edo haragiei ere; baita krema modura prestatzeko ere. Era berean, guakamole klasikoa aukera dezakezu aperitibo modura edo, ausartagoa baldin bazara, smartfood mugimenduarekin bat egin eta jaki koipetsuagoak ordezteko erabil dezakezu; adibidez, gaztaren ordez entsaladetan edo gurinaren ordez azken-burukoetan; are, arrautzaren eta esnegainaren ordez izozkietan (nicecream deritzenak).

Modu batera edo bestera jan, ahuakatea heldutasun-unerik onenean kontsumitzeko aholku bat kontuan hartzea komeni da: astintzerakoan, barruko hezurra pixka bat mugitzen dela nabaritzen bada, horrek esan nahi du helduta eta kontsumitzeko prest dagoela. Gainera, moztu ondoren hozkailuan gordetzen baduzu, ez da horren azkar herdoilduko zitrikoren batekin (limoia edo lima) bustitzen baduzu.

Etor zaitez BM Supermerkatuen frutategietara ahuakaterik onenak eskuratzera.