Produktu nahiko ezezaguna da gure herrialdean, baina hamaika aukera eskaintzen ditu. Ulva lactuca edo itsasoko alga jangarriakitsasoko letxuga izen deskribatzailearekin ezagunagoa dena– urte asko darama hainbat herrialdetako gastronomian –hala nola, Japonia, Korea eta Txina–, baina gero eta ohikoagoa da mendebaldeko plateretan ere aurkitzea.

Algak edo itsasoko barazkiak duten itsaso-zapore biziagatik nabarmentzen dira; hainbat landare jangarriren antzerako testura dute –letxuga, esaterako–, eta mantenugai esentzial ugari du, Nutrizioaren Espainiako Fundazioaren arabera.

A eta B bitamina, Azido foliko, eta C eta E bitamina asko dute. Baita mineral kopuru handia ere: sodioa, kaltzioa, iodoa, burdina eta magnesioa; horrez gain, proteina eta zuntz kopuru bikaina dute.

Gantz-azido ase eta kaloria gutxiko jakia da, beraz, asko erabiltzen da gaur egun argaltzeko dietetan. Dohain onuragarri ugari dute: desintoxikatzaileak, antioxidatzaileak, idorgarriak, birusen aurkakoak, hanturaren aurkakoak eta immunobabesleak dira.

Algak sukaldean: itsaso-eztanda

Handia da alga jangarrien zerrenda; sukaldean erabiltzen den 50 alga mota dago gutxienez: nori, hijiki, kombu, arame eta wakame barietateak dira ezagunenetako eta gehien erabiltzen direnetako batzuk. Hainbat osagai eskuratzeko ere erabiltzen dira, besteak beste, agar-agar lodigarria edo gelifikatzailea, bai eta beste produktu batzuk ere, hala nola olioak eta omega 3 gantz-azidoak.

Errezetaren arabera, era batekoa edo bestekoa izango da sukaldean erabiliko dugun itsasoko letxuga. Batez ere deshidratatuta merkaturatzen da, baina naturalean ere aurki daiteke, eta ia janari guztiekin kontsumi daiteke. Hala ere, algen erabileraren xede nagusia platerean itsaso-zaporea areagotzea edo mantentzea izaten da.

Oso moldakorrak dira. Pastarekin, arrozarekin, zopatan, entsaladan, irabiakietan edo edozein haragi- edo arrain-plateretan lagungarri erabil ditzakegu. Are, ogia ere egin daiteke algekin.

Gure elikaduran algak sartzeko modurik errazenetakoa entsaladan jartzea da. Plater erakargarri bat itsasoko entsalada da, zalantzarik gabe, nahierara onduta; harrituta utziko dituzu denak.

BM Supermerkatuetan Itsasoko letxuga freskoa gatzetan (150g) eta Grazilaria freskoa gatzetan (150g) aurkituko duzu; hiru hilabetez kontserba daitezke (2 eta 11 Cº artean hoztuta), eta uretan sartu behar dira prestatu aurretik, gatzgabetzeko.