Badaude pertsona batzuk, beren printzipio eta sinesmenengatik, begetarianoak edo beganoak direnak; horrek esan nahi du beren dietan ez dagoela animalia-produkturik edo produktu horietatik eratorritako jakirik. Begetarianoa edo beganoa izatea aukeratuz gero, jakin behar dugu dieta orojale batean sartzen diren mantenugaiekin osatu behar dugula gure dieta.

Azken kasu horretan, hau da, landarekiak zein animalia jatorriko jakiak barne hartzen dituen dieta baten kasuan, kontuan izan behar da badaudela aholkuak dieta mota horretarako ere. Aholku garrantzitsuenetako bat da ez dela haragi gorri gehiegi jatea komeni, gantz aseen kontsumoa ez handitzeko; horrek ez du esan nahi haragi mota hori baztertu behar dugunik.

Azpimarratu nahiko nuke gantz ase kopuru handia (txahal-giharrak baino askoz gehiago) kontsumitzen dugula gure egunerokoan, baita TRANS gantzak ere, osasunerako kaltegarriak horiek ere. Produktuok ez dituzte gure platerak osatzen, eta gutiziak asetzeko eta mokadutarako bakarrik dira.

Jogurt aberastuak (gantza: % 8)

Gurina (% 82)

Poltsako patata frijituak, eta snackak, oro har (% 20-26)

Madalenak (% 12-20)

Eta abar luze bat.

Behin hausnarketa hori eginda, gomendagarriena da produktu horiek alde batera uztea eta ondoren ematen dizkizuegun aholkuak kontuan hartzea, astean zehar dieta osasungarria izateko:

Astean txahal-gihar haragi errazio bat.

Haragi zuri errazio bat edo bi: baserriko oilaskoa, indioilarra, untxia…

Hiru edo lau errazio arrain zuri edo urdin, Omega 3 gantzak dituena.

Hiru edo lau arrautza (hobe ekologikoak).

Gainerako errazioak landare jatorriko proteinekin osatuko genituzke:

Lekaleak: dilistak, txitxirioak edo babarrunak, barazkiekin batera prestatuta.

Arroz integrala, tomatearekin edo barazkiekin, itsaskiekin edo arrainarekin prestatuta.

Pasta integrala tomatearekin edo barazkiekin.

Cous-cousa edo kinoa barazkiekin.

Aholku horiek ohitura osasungarri baterako dira, gure osasun-egoera baldintzatzen duten errutinarako, ez bizi-kalitatea ematen diguten egoera berezietarako. Aparteko egun bat izatea ez da kaltegarria, egun guztiak apartekoak izatea da kaltegarria.