Ongi etorri BM Supermerkatuok abian jarri dugun Aukeratu Zaintzea proiektu berrira.  Helburu argia dauka Aukeratu Zaintzea gure blogak: bizimodu osasungarria izan dezazun laguntzeko gakoak ematea. Izan ere, erosketak egitea produktuak erostea baino askoz gehiago da, bizitza-estilo bat da. Eta BMn zure erosketa orekatua, goxoa eta kalitatezkoa izan dadin beharrezko ilusioa eta konpromisoa ditugu.

Zure entrenamenduko laguna izan nahi dugu; nutrizioko eta elikadurako zure aditua, osasuna zain dezazun; aholku osasungarri berrienak eman nahi dizkizugu… Azken batean:  zure bizimodu-estilo osasungarrian lagundu nahi dizugu, eta horretarako sortu dugu Aukeratu Zaintzea bloga; elikadura-ohiturei eta kirol-errutinei buruzko informazioa aurkituko duzu blog horretan argitaratuko ditugun artikulu fresko, orijinal eta aktualetan.

Helburua: sasoiko produktu freskoez maitemin zaitezela

Geure buruari jarri dizkiogun helburuen artean daude zuk ohitura sinple eta erraz batzuk har ditzazula zure eguneroko bizimoduan (baldin eta oraindik ez badituzu hartu): aukera dezazula zure burua fruta eta barazki freskoz zaintzea … bai, egunero!; hel zaitezela sasoiko produktuak maitatzera… ziurtatzen dizugu probatuz gero, ez duzula beste ezer nahi izango; eta har ditzazula bizitza-ohitura osasungarri txiki batzuk eta izan dezazula elikadura orekatua. Ziur gaude nabarituko duzula zure egunerokotasunean. Bai, erronka bat dirudi… eta hala da!

Lau arlori buruzkoak izango dira zurekin partekatuko ditugun postak: elikadura osasungarria, errezetak eta aholkuak, ariketa fisikoa, gure gorputzaren zainketa eta txikienekiko arreta eta zaintza. Nutrizioa eta sasoiko produktuak izango dira gure gai nagusiak, eta horretan aholkatuko zaitugu ondoen. Errezeta eta plan osasungarriek eta kirol-errutinek ere izango dute beren tartea espazio honetan, baita familian denbora aprobetxatzeko aholkuek ere.

Hori bai, Aukeratu Zaintzea ez da izango espazio monolitikoa eta norabide bakarrekoa: protagonista zu zeu izatea nahi dugu! Beraz, egin nahi dizkiguzun iradokizun guztiak jasotzeko prest gaude, eta zure esperientziak eta zeure buruari ezarri dizkiozun erronkak partekatuko ditugu. Hasiko al gara?