Muskuiluak kusku biko moluskuak dira, hazten diren uretan bertan elikatzen direnak. Bouchot muskuiluak beren ekoizpen-sistemaga bereziagatik bereizten dira gainerako muskuiluengandik.

Frantsesetik dator bouchot hitza, eta irlandar bidaiari batek, 1235ean, Mont Saint-Michelen, Aiguillon badian, naufragatu ondoren asmatu zuen hazkunde-moduarekin lotuta dago. Horixe den arren jatorrizko eremua, gaur egun Frantziako kostalde Atlantiko osoan aurki genitzake haztegiak.

Teknika hori muskuiluak –apirilean-maiatzean– biltzeko kokozko soka fin batzuk erabiltzeaz datza; uda osoan posizio horizontalean hazten dira muskuiluak. Irailean, itsasoan ‘landatuta’ dauden hesola edo bouchot batzuetan espiralean kiribiltzen dira sokak.

Era horretan, muskuiluak ez daude itsaso-hondoarekin kontaktuan eta, horri esker, ez dira karramarroz eta hondarrez betetzen, mareen erritmora, denbora batez urak estalita eta beste denbora batez eguzkitan eta airean daudelarik, eta horrek oskola gogortzen die. Horrela hazten dira negu osoan, eta hurrengo udaberrian biltzen dira.

Bouchot muskuiluek eta Galiziako muskuiluek Europar Batasunaren Jatorri-deitura Babestuaren zigilua dute. Bouchot muskuiluak galiziarrak baino txikiagoak dira, laranja kolore bizikoak beren elikadura fitoplaktonikoaren eraginez, eta zapore suabekoak: gozo samarrak, egur-ukituz.

Prestatzeko hainbat modu dago, ezagunenak dira lurrunetan, sagardoz, ardo zuriz, tomate-saltsa minez, curry saltsaz…

Nutritiboak, goxoak eta koipe gutxikoak

Duten osaera nutrizionalari dagokionez, Bouchot muskuiluak nabarmentzen dira koipe kopuru txikiko jakia izateagatik: % 1,9 100 g bakoitzeko (horietatik 0,59 g aseak dira 126 mg kolesterola).

Haragiarena ez bezala, muskuiluen koipearen zati handiena Omega 3 serieko gantz-azido monoasegabeak (0,26 g) eta poliasegabeak (0,9 g) dira; serie horren ezaugarriak dira hanturaren aurkako efektua, antioxidatzailea eta antiagregatzailea dutela, eta horrek sistema kardiobaskularra babesten laguntzen du.

Muskuilu horiek, gainera, balio biologiko handiko proteina-eduki handia dute: % 11. Halaber, karbohidrato gutxi dute: % 3; horri esker, elikagai egokia da argaltzeko dietatan eta diabetesa duten pertsonentzako.

Bestalde, organismorako funtsezkoak diren mineral ugari dute: iodoa (4,20 mg), magnesioarekin (296 mg) energia-maila erregulatzen duena eta burmuinaren funtzionamenduari laguntzen diona; potasioa (1,80 mg), giharren kontrakziorako funtsezkoa dena; fosforoa (56µg.), proteinen sintesirako beharrezkoa, bai hazkundean bai mintzen mantenimenduan eta orbaintzean; kaltzioa (80 mg), hezurren eta hortzen osaerarako eta gogortasunerako garrantzitsua dena; sodioa, tentsio arteriala orekatzeko beharrezkoa; eta zinka, immunologia-sistema indartzen duena.

Azkenik, B taldeko bitamina ugari dute:

B1 bitamina (tiamina); karbohidratoen energia ateratzen laguntzen dio gure organismoari, eta energia hori organismo osoari ematen dio, batez ere garunari eta nerbio-sistemari.

B2 bitamina (riboflabina); B talde beste bitamina batzuekin batera jarduten du organismoaren hazkundeari laguntzen, proteinen energia askatzen eta globulu gorrien sintesian.

B3 bitamina (niazina); proteinen metabolismoan zein karbohidrato eta koipeenean parte hartzen du. Zelulen arnasa-kateko maila garrantzitsua da, hazkundeak eta nerbio-sistemaren funtzionamenduan eta larruazalaren egoeran esku hartzen du.

B12 bitamina (kobalamina); B taldeko gainerako bitaminak bezala, oso garrantzitsua da proteinen metabolismoan, globulu gorrien eraketan eta nerbio-sistema zentralaren mantenimenduan.

Laburbilduz…

Muskuiluek B talde bitamina eta mineral ugari dute, batez ere. Zelulen metabolismoan eta organismoaren funtzio ugaritan parte hartzen dute, immunitatea indartuz, hezurren sintesia eta globulu gorriena indartuz, eta Nerbio-sistema Zentrala mantenduz.

Kaloria gutxi eta proteina ugari dute, balio biologiko handiko proteinak gainera, haragiarenak bezala. Interesgarriak dira argaltzeko dietatan.

Koipe gutxi dute eta Omega 3 gantz-azido Sistema kardiobaskularra babesten dute.

Noizean behin kontsumitzeko jakia da; itxita egon behar dira erosten ditugunean, eta ez dira kontsumitu behar prestatzerakoan irekitzen ez badira.

Bouchot muskuiluak eta beste barietate batzuk aurki ditzakezu BM Supermerkatuetan eta gure online dendan.