Udaberri-udako frutarik ezagunenak eta estimatuenak dira gereziak, duten zapore goxoagatik, onura ugariengatik eta sukaldean, gozogintzan batez ere, eskaintzen duten aukera guztiengatik. Hala ere, gereziez berezko eran gozatzea da onena.

Uda osoan zehar hel daitezke gereziak zuhaitzean, eta apirilean hasi eta abuztuan aurrera arte kontsumi daitezke. Hala ere, lehenago aipatu genuen bezala, gerezia ez da heltzen bildu eta gero; beraz, heltzen den une zehatzean bildu behar da –barietate bakoitzaren heltze-garaiaren arabera–, dituen dohain guztiak aprobetxatzeko.

Gerezi barietate ugari dago. Pikota da ezagunenetako bat, duen kalitateagatik eta zapore bikainagatik nabarmentzen dena. Pikota guztiak gereziak diren arren, ez dira pikotak gerezi guztiak; jakingo al zenuke gerezi arrunt bat eta pikota bat bereizten?

Egia esan, oso sotilak dira bien arteko aldeak, eta arreta jarri behar da bereizteko. Hauexek dira gerezi arrunt bat eta pikota bat bereizteko gakoak:

Contenido no disponible.
Por favor, acepta las cookies haciendo clic en el aviso

Txortenagatik (edo txortenik ez izateagatik)

Alderik nabarmenena gereziaren txortenean edo pedunkuluan dago: pikotek ez daukate, normalean zuhaitzari itsatsita geratzen baitira fruta modu naturalean erortzen denean. Gainerako gerezietan, berriz, aurkakoa gertatzen da: frutari itsatsita geratzen da txortena.

Tamaina eta kolorea

Tamaina eta kolorea ere arrasto garrantzitsuak dira: pikotek gorri kolore ilunagoa izaten dute, eta txikiagoak izan ohi dira. 24-26 mm inguruko kalibrea izaten dute; gainerako gereziek, berriz, 30-32 mm ingurukoa.

Zaporea eta testura

Hauxe da faktore erabakigarria, nahiz eta hori norberaren subjektibotasunaren araberakoa ere baden: pikotak gozoagoak dira, beste gerezi batzuek baino zapore biziagoa dute eta testura homogeneoagoa dute, ez horren urtsua. Gainera, mami kurruskaria eta leunagoa dute, batez ere lehenengo mokadua egiterakoan.

Era berean, beste gerezi barietate batzuena baino pixka bat handiagoa da pikoten hezurra. Gainera, sasoiagatik ere identifika daitezke: uztaila eta abuztua bitartean biltzen da pikota; beste barietate batzuen uzta, berriz, apirilean edo maiatzean hasten da.

Gereziak zein pikotak nahi izan, sasoian sasoiko frutarik onenak aurkitu ahal izango dituzu BM Supermerkatuetan. SELECTA gereziak nabarmentzen dira, hurbileneko ekoizpen-eremuetatik iristen zaizkigunak, kalitate gorena eta ale bakoitzaren freskotasuna bermatzeko.