Zeliakia glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da; garian, garagarrean, zekalean eta espeltan aurkitzen den substantzia da glutena. Hesteetako gaixotasun kronikoa da zeliakia eta, behar bezala tratatzen ez bada, hainbat sintoma eragin ditzake, hala nola, nekea, pisu galera, urdaileko mina, beherako kronikoa, gorakoak, anemia eta are hazkundean atzerapena.

Oso ohikoa da haurtzaroan diagnostikatzea, baina helduaroan ere ager daiteke. Familiakoren bati zeliakia diagnostikatzen badiote, kontu handiz ibili behar dugu, bai sukaldean, bai erosketa egiterako orduan. BM Supermerkatuetan lan hori errazten saiatzen gara; Elikadura Osasungarriari eskainitako sekzioa daukagu eta han aurkituko dituzun produktuetako asko glutenik gabekoak dira. Gainera, gure dendetako gainerako sekzioetan ere aurki ditzakezue glutenik gabeko produktuak; horietako batzuk Zeliakoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FACE) ziurtatutakoak dira eta beste batzuk ziurtatu gabeak, Orlando tomatea edo Palacios txorizoa kasu.

Nutrizionista batzuk dioten bezala, glutenarekiko intolerantzia “jateko bestelako modua” da, zoritxarrez, hileko erosketan gastu handiagoa egin beharra dakarrena. Hain zuzen ere, eta FACE federazioak egindako kalkuluen arabera, glutenarekiko intolerantzia daukan pertsona batek gainerako kontsumitzaileek baino 1.500 bat euro gehiago gastatzen ditu urtean, glutenik gabeko produktuak, oro har, garestiagoak baitira.

Arazo horren jakitun, BM Supermerkatuetan EZE Euskadiko Zeliakoen Elkartearekin kolaboratzen dugu, elkartearen bazkideei, BM txartela erabilita, gure edozein establezimendutan egiten duten erosketa guztietan % 5eko deskontua eskainiz. Zeliakoentzako deskontu hori ez da glutenik gabeko produktuetara mugatzen, dendako produktu guztietan egiten zaie deskontua, baita jaki freskoen sekzioetako produktuetan ere.

Zeliakoen elikadurarako aholkuak

Aurrez esan dugun bezala, zeliakia duen pertsona batek hartu beharreko neurriak supermerkatua baino harago doaz. Behin erosketa egin ondoren, sukaldean ere hainbat jarraibide hartu behar da kontuan:

  • Sukaldeko tresnak ondo garbitu behar dira erabili aurretik, glutenaz kutsatuta ez daudela ziurtatzeko.
  • Ez da erabili behar glutena daukan produkturen bat frijitzeko erabilitako olio bera.
  • Glutendun eta glutenik gabeko elikagaiak ondo etiketatzea komeni da, nahasmenak saihesteko.

Eta pentsa ezazu beti dagoela jakiak prestatzeko moduak ordezteko aukeraren bat. Adibidez, betiko ogi arraspatua erabili beharrean, patata-malutak edo arbendola-hautsa erabil dezakezu ogitan pasatuta prestatu ohi diren jakiak prestatzeko. Eta saltsak loditzeko edo bexamela egiteko, arto-irina edo -fekula erabil dezakezu. Beti daude bestelako aukerak.