Erraza da argaltzeko formula: Egunean kontsumitzen den baino kaloria gutxiago sartzea gorputzari. Eta hori urrezko bi arauak beteta lortzen da: modu erregularrean kirola egitea, eta dieta osasungarria izatea, ahalik eta koipe eta kaloria gutxien dituena.

Badakigu, bada, zein den teoria, baina ez da horren erraza praktikan jartzea, ezta? Ai!!! txosnarako egunotako bisita horiek…;) Horregatik, naturak nutrizioaren arloan ematen dizkigun erraztasunak erabili behar dira.

Ba al zenekien ia metabolismoarekin berarekin ‘xahutzen’ diren jakiak daudela? Kaloria negatibodun elikagaiak deritzenak dira. Baina lasai, ez ezazu zure burua engainatu. Horrek ez du esan nahi elikagai horiek janda, argaldu egingo zarenik… Jaki horiei buruzko zerbait entzun baduzu, baliteke entzun izana horren energia gutxikoak direla, ezen gorputzak kaloria gehiago gastatzen baitu jakiok jaten, haiek gorputzari ematen dizkioten kaloriak baino… Onegia egia izateko!

Hala ere, argaltzeko dieta osasungarri baterako tresna oso baliagarria dira. Barazkiez, ortuariaz eta frutez ari gara; apenas iristen diren 100 gramo bakoitzeko 30 kilokaloriatara; beraz, ez da asko kostatzen ‘gehiegizko’ energia kanporatzea. Gainera, irudimen pixka batez prestatuz gero, otordu oso, osasungarri eta zaporetsu bati muzinik ez egiteko aukera ematen digute.

Kaloria gutxieneko elikagaien topa

1-Luzokerra

Ezinbestekoa da dieta guztietan. Ez da gutxiagorako, izan ere, 100 gramo bakoitzeko 13 kilokaloria besterik ez du. Entsaladan zein zukuan, pisua galtzeko osagai paregabea da.

2-Kuiatxoa/Kuia

Osagai perfektuak krema edo entsaladetarako, baita tagliatelle faltsuak edo barazki-zintak prestatzeko ere. 100 gramo bakoitzeko 15 kilokaloria ditu kuiak, eta 14 kilokaloria kuiatxoak. Argi! ez ezazu zaborretara bota kuiatxoaren azala; horrela, dituen mantenugai guztiak aprobetxatuko dituzu: zuntza, burdina, potasioa eta C bitamina (bitamina horren egunean behar den kopuruaren % 60 eskaintzen du).

3-Apioa

Koipe gutxiko dieta batean falta ezin den beste elikagai bat. Apioak 100 gramo bakoitzeko 16 kilokaloria bakarrik du eta, kontuan hartuta 14 kilokaloria gastatzen dela digeritzeko, horrek esan nahi du gorputzari dakarkion energiaren % 90 “baskula” esaten tardatzen duzuna baino azkarrago ‘desagertzen’ dela.

4-Letxuga

Inoiz ez dago soberan! 100 gramo bakoitzeko 17 kilokaloria bakarrik du; aliatu bikaina da argaltzeko dietetan, nahiz eta hari buruzko mito faltsu ugari dagoen. Entsalada goxo bat prestatzeko, komeni da kontuan izatea badaudela letxugaren antzerako hosto berdeko beste barazki batzuk ere, kaloria oso gutxi dutenak: kanonigoak (17 kkal/100 g.), iturri-belarra (29 kkal/100 g.), eskarola (29 kkal/100 g.), kale aza (35 kkal/100 g.), endibiak (31 kkal/100 g.), ziazerbak (31 kcal/100 g.), etab.

5-Errefaua

Kaloria oso gutxi izateaz gain –17 kilokaloria 100 gramo bakoitzeko–, oso-osorik aprobetxatzen da errefaua: hostoetatik hasi eta sustrairaino. Ezin hobea da kremak eta entsaladak prestatzeko. Errefau erreak belar aromatiko edo espeziaren batekin ere presta dezakezu, edo sasoian sasoiko produktuekin, antxoekin esaterako.

6-Zainzuriak

Goxo-goxoak dira, zuriak zein berdeak (gari-zainzuriak), eta mantenugai ugari eta kaloria oso gutxi dute: 100 gramo bakoitzeko 18 kilokaloria besterik ez. Gainera, oso erraz prestatzen dira: saltea itzazu, garnizio osasungarri baterako, edo plater nagusi modura, oliva-olioarekin, gazta freskoarekin eta intxaurrekin batera jateko. Ze goxoak!

7-Angurria

Zer esan angurriaz! Udako fruta da –barka diezagula meloiak–, oso asegarria eta freskagarria, eta 100 gramo bakoitzeko 21 kilokaloria bakarrik du. Gainera, azken-buruko oso interesgarria izan daiteke… Inoiz probatu al duzu angurria parrillan erreta? Gaztanbera edo urdaiazpiko pixka batekin, primerakoa dago!

8-Tomatea

Onura ugari du tomateak, eta 100 gramo bakoitzeko 22 kilokaloria bakarrik du. Nabarmentzekoa da duen C bitamina kopurua (errazio batek egun bakoitzerako gomendatzen den kopuruaren % 61 estaltzen du), baita zuntz eta antioxidatzaile kopurua ere, likopenoa esaterako. Gainera, jaki gutxirekin gertatzen den beza.a, kozinatuta eta konbinatuta, hobeto absorbatzen da antioxidatzaile hori; horregatik, oinarri perfektua da frijituetarako. Zer iruditzen tomate-ura beroari aurre egiteko?

9-Tipula

Tomatearekin, baratxuriarekin eta oliba-olioarekin batera, tipula da dieta mediterraneoko oinarrizko beste osagai bat. 100 gramo bakoitzeko 23 kilokaloria du tipula gordinak, eta nabarmentzekoa da egiten digun antioxidatzaile ekarpena (flabonoideak kasu). Tipula egosita edo frijituta, ez da substantzia horren kopuru handirik galtzen, ezta kaloria asko irabazten ere: erreta, 38 kilokaloria, eta egosita, 18.

10-Meloia

Meloia da “udako beste erregea”. Ura da % 90, zapore gozokoa eta 28 kilokaloria du 100 gramo bakoitzeko; hori guztia kontuan izanik, nork errefusatuko du, bada, fruta hori udako egun bero batean? Behin meloirik onena aukeratzen duzunean, eskaintzen dituen onura guztiez gozatzeko unea da; afaritan zein bazkaritan; entsaladan edo azken-burukoan; urdaiazpikoarekin prestatutako errezeta klasikoan zein broxetatan edo jogurtaz eta eztiaz.

Aurki itzazu ia “zero kaloriako” beste aukera interesgarri batzuk BM Supermerkatuetan.