Kefirra azken hilabeteotan kontsumitzaileen artean gorakada handia izan duen elikagaia da, organismoari askotariko onurak baitakarzkio, batez ere digestio-aparatuaren eta heste-floraren funtzionamendu egokirako.

Masa biotiko edo esne-edari probiotiko hartzitu gisa uler genezake kefirra, gizarteak osasuna babesteko eskatzen dituen elikagai funtzionalen barruan bildua. Hau da, ezaugarri osasungarriak egozten zaizkio bere balio nutrizionalez gain.

Kefirrak testura likatsua du (gaztanberaren antzekoa) eta bere probiotiko kopuru handiagatik bereizten da (osasunerako onuragarriak diren mikroorganismo bizidunak). Kasu honetan bi mikroorganismo motek jarduten dute:

Bakterio ez patogenoak (lactobacillus)

Legamiak (saccharomyces eta candidak)

Kefirrean biltzen diren probiotikoak maiztasun batekin hartuz gero, gure heste-flora arazten duen metatze-prozesua sortzen da. Heste-flora arrazoi ezberdinengatik kaltetu daiteke: dieta ezegokia, bizimodua, medikamentuak, etab.

Kefirra egiteko bi bide daude: klasikoa, esne osoarekin egiten dena, eta azkenaldiko joera, ura erabiltzen duena hartzidurarako base gisa.

Kefir-ura

Bakterioek azukredun uretan egiten dute hartzidura (stevia, eztia edo fruta). Emaitza probiotikoz beteriko ur karbonatatu antzekoa da, eta bere zaporea erabilitako fruta edo espeziaren araberakoa izango da.

Kefir-esnea

Jogurtaren antzeko esne hartzitua da. Bere kontsumoak 300 urtetik gorako antzinatasuna du, Kaukaso eskualdeko biztanleak ahuntz-larruan gorderik zuten esneak hartzidura bikoitza jasan eta zaporez aldatzen zuela jabetu zirenean.

Jogurtaren antza duen arren funtsezko ezberdintasuna du honekin: kefirrak bigarren hartzidura hori eragiten duten legamiak dauzka, probiotiko kopuruan aberasten dutena eta berezkoa duen zaporea ematen dion gasa sorrarazten dutena.

Kefirraren onurak: zorioneko digestioa

Esne oso baso batek dauzkan onura guztiak dauzka (100 gramoko): 3,6 g gantz, 4,5 g karbohidrato (azukrea), 3,5 g proteina.

Bitaminak: B taldekoak batez ere (b1, B5, B12 eta B9 edo azido folikoa) eta Bit K. Mineralak: kaltzioa, magnesioa eta fosforoa.

eta gure heste-floraren oreka hobetzen duten

Hesteetako iragazkortasuna hobetzen du, erreakzio alergikoak sorraraz litzaketen substantzia antigenikoen xurgatzea murriztuz. Alergiak hobetzen dituela esan dezakegu, baina mirari handirik gabe, flora ez baita egun batetik bestera aldatzen.

Esnearen hartzidura eta azidotzean zehar laktosa kantitate handia galtzen da, horregatik jende askok esnea baino hobeto digeritzen du, baina laktosarekiko jasanezintasuna dutenek ez dute hartu behar.

Ez du ez loditzen ez argaltzen (63 kcal dauzka 100 gramoko), egunean baso bat gomendatzen da eta hobe baraurik probiotikoen efektua optimizatzeko.

Kontuz: sabel-distentsioa dutenek (haizeak areagotu ditzake) eta defentsa baxukoek.

Egun esne hartzitua erosi edo etxean bertan egin daiteke, betiere gutxieneko baldintza higienikoak betez. BM supermerkatuetan kefir jogurt aukera ezberdinak aurkituko dituzu.