Liho haziak (linum usitatissimum) edo linazia linazeoen familiako landare belarkaratik dator. Azkenaldian boladan dagoen produktua da, super-elikagai deitzen zaien taldearen barruan baitago.

Ehunak fabrikatzeko erabiltzen dira landare horren zutoinak (itsasontzietarako sokak edo haize-oihalak zein era guztietako janzkiak). Haziek, berriz, erabilera asko dituzte; besteak beste, irina eta liho-olioa egiten da haziekin (produktu horiekin, aldi berean, liho-ogi goxoa egin dezakegu, adibidez, edo entsalada bat ondu).

Aleak osorik ere aurki ditzakegu, zuzenean ogian, mueslian, entsaladetan, jogurtarekin eta abar kontsumitzeko; ukitu kurruskaria eta ezberdina ematen die jaki horiei. Are, gau osoan uretan beratzen utzi daitezke eta hurrengo goizean baraurik hartu; era horretan, liho hazien dohain ugariak aprobetxatuko dituzu.

Dohain eta onura nutrizional asko ditu liho hazien kontsumoak:

Omega-3 gantz-azidoen iturri da. Ezaugarri hori oso interesgarria da arrain urdinik kontsumitzen ez dutenentzat. Omega-3 gantz-azidoek hanturaren aurkako efektua eta antioxidatzailea ere badute, eta babesle kardiobaskularra

Omega-6 ere badute, eta gantz-profil horrek kolesterola murrizten laguntzen du.

Zuntz kopuru handia dute (% 27).

Kolesterolaren eta glukosaren xurgapena murrizten du (azken hori oso garrantzitsua diabetikoen kasuan, karbohidratoen xurgapena murrizten baitu, gluzemia aldaketarik gabe mantentzen lagunduz).

Apetitua erregulatzen laguntzen du, efektu asebetetzailea baitu.

Heste-igarotzeari laguntzen dio (gehiegi kontsumituz gero, haize-mina sor dezake eta gehiegizko efektu libragarria).

Eguneko 20 g-koa da gomendatzen den dosia (azken-buruko bi koilarakada, tontortu gabe).

Laburbilduz

Omega-3 gantz-azidoen iturri garrantzitsua da; hanturaren aurkako efektua eta efektu antioxidatzailea dute gantzok, eta gure sistema kardiobaskularra babesten dute

Zuntz ugari dute, eta hori lagungarria da heste-igarotzerako eta asebete-sentsazioa sortzen du.

Ez da egokia hesteetako gaixotasunen bat dutenentzat (Crohn, kolitis ultzeraduna, heste minbera edo dibertikuluak), ezta endometriosia edo bularreko minbizia duten, haurdun edo edoskitze-aldian dauden emakumeentzat ere.

BM Supermerkatuetan hainbat liho hazi barietate dugu; batetik, liho ehoa dugu, erosoago kontsumitzeko, eta ekoizpen ekologikoko liho haziak, pestizidarik gabeak eta ekoizpen nazionalekoak.