Makadamia intxaurra Macadamia tetraphylla zuhaitzak ematen duen fruitua da, Australia eta Indonesiakoa jatorriz -horregatik intxaur australiar gisa ere ezagun da-, gaur egun Erdialdeko Amerikan, Hego Amerikako iparraldean edota Hegoafrikan ere landatzen den arren.

Intxaur mota oso preziatua da, ez bakarrik bere zapore eta testuragatik: gozoa, kurruskaria eta anakardo, hur, edo almendraren antzeko ukitu krematsua duena; baita bere balio nutrizional altuagatik eta osasunari dakarzkion onurengatik ere.

Kontsumitzerako orduan kontuan izan behar den lehenengo gauza -edozein fruitu lehorrekin bezala- neurriz egitea da. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) fruitu lehorrak dieta osasungarriaren barruan sartzen dituen arren eta Bihotzaren Espainiako Fundazioak (FEC) bihotzerako mesedegarriak direla adierazten duen arren, ez da gehiegi jan behar: eguneko gomendatutako fruitu lehor kantitatea 20-30 g-koa da.

Egunean 5 intxaur hartuz zure bihotza zaintzen duzu

Beste hainbat fruitu lehorrek bezala, –anakardoak (“Indiako intxaurrak” ere deritzena) edo pistatxoak– makadamia intxaurrek balio kaloriko eta gantz-eduki handia dute (800 bat kcal 100 g-ko eta 75 g / 100 g, hurrenez hurren).

Hala ere, fruitu lehor kardio-osasungarrien barruan sartzen dira, beren gantzen %80 asegabeak baitira (azido oleikoa eta palmitoleikoa).

Orokorrean, intxaurra bihotzerako propietate onuragarri gehien dituen elikagaietako bat da bere Omega-3 ugariagatik, LDL kolesterolaren (kolesterol “txarra”) eta triglizeridoen maila egokia izaten laguntzen duena. Ikerketa ezberdinek egunean 5 eta 8 intxaur artean kontsumitzeak (30 bat gramo) osasunean eragina izan dezakeela frogatu dute.

Makadamia intxaurra bere ahaide den intxaur arrunta baino kalorikoagoa den arren, proteina eta karbohidrato maila baxuagoa du (10 g / 100 g eta 13 g / 100 g, hurrenez hurren). Bere B1 bitamina (tiamina) eta manganeso ekarpena, ordea, handiagoa da. Bestalde, bere gantz-azidoen %60 oleikoa da, oliben antzeko kantitatea.

Burdin, zink, kobre, kaltzio, fosforo, potasio eta magnesio iturri garrantzitsua bada ere.

Ez dute zure bihotza zaintzen bakarrik

Bere eragin bihotz-babesle nabarmenaz gain, makadamia intxaurrak beste hainbat propietate ditu osasunerako:

Antioxidatzailea: erradikal askeei aurre egiten dieten eta zelulen kaltea sahiesten duten flabonoideak.

Ase-efektua: gantz-azidoek asetasun-sentsazioa sortzen dute eta jangura gutxitu.

Hanturaren aurkakoa: intxaurren gantzek Omega-6 eta Omega-9 gantzekin bat jarduten dute gorputzaren hantura orekatzeko.

Digestioa hobetzen du: hesteetako traktuari laguntzen dio dakarren zuntzari esker (9 g / 100 g).

Hezurrei laguntzen die: kaltzio, magnesio eta potasio iturri naturala dira, hezurren desmineralizazioa sahiesten duena. Daukan Omega-7-ak, gainera, osteoporosia sahiesten laguntzen du.