Ahogozoenentzako, gourmetenentzako, beti da gozamen hutsa gazta ezberdinez gozatu ahal izatea. Oraingo honetan, Nazareth light gazta probatzea proposatzen dizugu, produktu benetan goxoa, baina gantz (%16) eta gatz gutxiago dituena.

Belgikarra da, ontze-prozesu geldoa eta artisau erakoa duena, familia-landetxeetan egiten dutena eta, gainera, era guztietarako errezetak prestatzeko balio duena. Gazta dagoenetan jan daiteke, urtuta, erreta edo gainerreta.

Nazareth gaztak asko gustatuko zaizun zerbait berezia du: zapore suabea du, gozoa –etxeko txikienei asko gustatzen zaiena– eta gantzatsua da, intxaur ukitua du, eta ziur gaude nabarituko duzula birrinduta edo urtuta erabiltzen baduzu zure platerak prestatzeko. Duen azal marroi ilunagatik ere bereiziko duzu, eta barra forman saltzen delako; horri esker, oso egokia da erraz eta hobeto mozteko.

Asko zaintzen dute gazta egiteko prozesua eta, hain zuzen ere, bere kalitate handia lortzeko, hiruzpalau hilabetez ontzen dute eta 15 egunera hasten dira ezkoztatzen.

Zertarako erabil dezakezu?

Modu naturalean, moztuta eta ogi pixka batekin goxo-goxoa baldin badago, zer esanik ez zure errezetetan erabiltzen baduzu; egundokoa izango da esperientzia.

Aukera asko dago. Hain zuzen ere, errezeta batek duen ia edozein gaztaren ordez erabil daiteke… ekin zure imajinazioari!

Entsalada otarrainxkekin eta Nazareth light gaztarekin; itxura ona du, ezta? Bada, zaporea are hobea du! Ongarria prestatu (mostaza, olioa, ardo-ozpina, piperbeltza, gatza eta Sambal Oelek –txilez egindako ongarri oso mina–), moztu gazta tiratan eta nahastu dena ondo letxugarekin, ezamihiluarekin eta aldez aurretik egositako otarrainxkekin. Goxoa eta osasungarria!

BM Supermerkatuen denda guztietan aurki dezakezu Nazareth gazta, baita online dendan ere.