Ogia elikadura orekatuaren oinarrizko jakietako bat da. Jendeak uste duen arren ogiak gizendu egiten duela, neurriz janez gero, gure organismoak behar dituen elikagaiak eskaintzen dizkigu ogiak. Karbohidrato eta landare-jatorriko proteina asko dauka, eta koipe oso gutxi (gramo bakarra 100 gramo bakoitzeko). Gainera, zuntz asko dakarkio gure organismoari (ogi integralak, batez ere), eta B taldeko bitaminak eta beste mineral batzuk, hala nola, fosforoa, magnesioa, potasioa, burdina, selenioa, zinka eta kaltzioa. Horregatik, nutrizionistekgomendatzen dute egunean 250 gramo kontsumitzea, jatordu guztietan banatuta.

Baina, zein ogi mota kontsumitu behar dugu? Gaur egun, zereal eta prozesu anitzez egindako ogi aukera zabala eskaintzen digute okindegiek. Jarraian, aukera horietako batzuk ikusiko ditugu.

Gari-ogia

Gari-irina da ogia egiteko gehien erabiltzen dena. Beste irin batzuekin egindako ogi batzuek ere gari-irin portzentajeren bat edukitzen dute. Zuria edo integrala izan daiteke. Ogi zuria eta integrala egiteko prozesuaren alde nagusia da findu gabeko irina erabiltzen dela ogi integrala egiteko; horrela, ogiak balio mantentzaile handiagoa izaten du, zuntz, bitamina eta mineral gehiago.Gainera, zuntza duenez, asetze sentsazio handiagoa ematen digu. Hala ere, kaloria kopurua antzerakoa da kasu bietan.100 gramo ogi zurik 260 kilokaloria dauzka, eta 230 kilokaloria integralak.

Arto-ogia

Beste zereal batzuek baino gluten gutxiago dauka, eta horixe da itxura trinkoagoa ematen diona. Mami ilunagoa dauka, eta zapore mikatz ezaugarria. Askotan, beste irin batzuekin nahasten da, harrotasun handiagoa emateko. Hainbat abantaila dauzka, gari-irinarekin alderatuta: denbora luzeagoz mantentzen da fresko, zuntz gehiago dauka, bai eta beste mineral batzuk ere, hala nola, magnesioa, potasioa eta burdina.

Espelta-ogia

Espelta gari barietate bat da, gari arrunta baino hobeto digeritzen dena, zuntz gehiago baina gluten gutxiago daukalako (zekalearekin gertatzen den bezala). Beraz, gariarekiko intolerantziaren bat duten pertsonek arazorik gabe kontsumi dezakete. Gainera, espelta-ogia egunero kontsumitzeak kolesterol-maila jaisten eta metabolismoa erregulatzen laguntzen du.

Arto-ogia

Arto-irinarekin egiten da; ez dauka glutenik eta, beraz, zeliakoentzako egokia da. Gainera, purina gutxi dauka eta, horri esker, arazorik gabe kontsumi dezakete azido uriko maila altua duten pertsonek.

Ogi hozitua

Zereal hozituaren beraren haziaz egiten dira ogi hozituak; horrela, ogi horiek egiteko ez da legamirik behar izaten eta, ondorioz, balio mantentzaile handiagoa izaten dute. Askoz errazago digeritzen dira ogi hozituak (espeltazkoak, zekalezkoak, garizkoak…), eta gomendagarriak dira legamiarik kontsumitu ezin dezaketen pertsonentzako, alergiadunentzako edo digestio arazoak dituztenentzako.