Askotarikoak izan daitezke askaltzeko ogitartekoak eta, hestebetezko, gaztazko edo txokolatezko ohiko ogitartekoez gain, beste aukera asko dago. Arantza Lopez-OcañaOgitarteko bat zure Motxilan” kanpainako medikuak beti ematen dizkigu ideia bikainak. Behin, gure seme-alaben askarian ahuakatea sartzea proposatu zigun eta, oraingo honetan, pikillo piperren txanda da. Osagai nagusi nafar produktu hori izango duen askari osasungarria proposatu digu Lopez-Ocañak. Lodosako La Milagrosa ikastetxera egindako bisitan egin zuen proposamena; 200 ogitarteko banatu genituen han.

Askarirako erabiltzen dugun ogiari buruzkoa da medikuak eman digun beste aholku bat. Ogi tradizionala aukeratzea gomendatzen digu, moldeko ogiak baino nutrizio-balio handiagoa baitu. Entzun arretaz bere aholkuak, bide honetan.

Contenido no disponible.
Por favor, acepta las cookies haciendo clic en el aviso