Platanoa batez ere gordinik jaten dugu, eta osasunerako onura handiak ditu. Asiako hego-ekialdeko fruta da jatorriz, eta XV. mendean iritsi zen Kanariar uharteetara; klima ezin hobea aurkitu zuen han, eta handik egin zuen jauzi Hegoamerikara.

Platanondoa lurpeko zurtoina duten musazeoen familiako belar-landarea da, hosto handi eta erakargarriak ditu; erraboiletik loratzen dira bere fruituak, platanoak, multzoan.

Urte osoan jasotzen da uzta, are hiru uzta urte berean. Heldu baino lehen batzen dira platanoak, eta heltzen jarraitzen dute garraiatu bitartean ganbera berezietan, batez ere esportatzeko direnean. Behin etxean ditugunean, heltze-egoera onenean, egokiena da giro-tenperaturan kontserbatzea. Hau da, ez dira hozkailuan sartu behar, lehenago hondatzen baitira.

Kanarietako platanoaren eta bananaren arteko aldeak

Biak dira familia berekoak, musazeoak dira, baina badituzte zenbait ezberdintasun:

Morfologia: Kanarietako platanoa txikiagoa da luzeran eta lodieran, eta azalean orban ilunak Bananak baino mami horiagoa du.

Jatorria: Banana Latindar Amerikakoa eta Afrikakoa da; platano arra (handiagoa eta berdeagoa) Ekuadorrekoa da eta ez da gordinik kontsumitzen. Platanoa Kanariar uharteetan hazten da.

Ezaugarri organoleptikoak: Platanoa urtsuagoa, zaporetsuagoa, aroma handiagokoa eta gozoagoa.

Osaera

Kanarietako platanoaren eta jatorri ezberdinetako bananaren ezaugarri bereizgarriak deritzon azterlanaren arabera, platanoak bananak baino karbohidrato kopuru txikiagoa du, hala nola almidoi gutxiago, eta azukre kopuru handiagoa (fruktosa, glukosa, sakarosa), horregatik da gozoagoa.

Platanoak bananak baino proteina eta A, B2, B6 eta C bitamina kopuru handiagoa.

Mineralei dagokienez, kanariar frutak potasio gehiago du (497,8 g/100 g eta 434,5 g/100 g), baita fosforo gehiago ere (59.1 / 38,6 g); bananak, berriz, kaltzio (12.9 g / 7,8 g) eta magnesio (41,9 g / 38,3 g) gehiago du.

Gainera, platanoak bananak baino zuntz gehixeago du –batez ere pektina–; horrek asebetetze-sentsazioa ematen du.