Udako beroak deshidratatu egiten gaitu; horregatik, urteko beste sasoietan baino sarriago edan behar ditugu likidoak. Esan ohi den bezala, ez dugu egarri izan arte itxoin behar, horrela ez gara deshidratatuko. Zure dietan fruta eta barazkien zukuak sartzea da aukerarik onenetariko bat udan; era horretan, ez deshidratatzeaz gain, urarekin edo freskagarriekin eskaintzen ez dizkiogun bitamina eta mineral ugari emango dizkiogu gure organismoari.

Zukuak –are irabiakiak– ezin hobeak dira udarako, prestatzeko errazak baitira, eta gure dietan barazkiak eta frutak beste modu batez sartzeko aukera ematen baitigute. Antioxidatzaileak, karotenoak, C bitamina, potasioa… eta beste hainbat dohain dituzte likido horiek.

Gainera, zukuak hartzeko sasoi ezin hobea da uda. Sasoiko fruta ugari baitugu eskuragarri, kontsumitzeko unerik egokienean eta heltze-puntu onenean aurkituko ditugunak. Ez dezagun ahaztu: zenbat eta helduagoa egon fruta, orduan eta hobeto, zuku gehiago aterako baitiogu.

Gainera, nahierara ondu ditzakegu, baina kontuz!, fruta badauzka berez azukreak, beraz, neurrian gozatu behar dira zukuak. Zitrikoren bat edo fruta garratzen bat erabili badugu, aukera ona da gozo ukitu bat ematea, baina kontuz. Hobe da gozogarri naturalak erabiltzea (azukre beltza, stevia, melaza…), edo bestelako bizigarriak botatzea, hala nola, kanela, intxaur muskatua, banilla eta jengibrea.

Zuku naturalak ezin hobeak dira otorduetatik hartzeko, ahamen gisa. Zuku bat gure hamarretakoa edo askaria izan daiteke.

Zukuak egiteko frutak eta barazkiak

Kuia-luzea, apioa, meloia eta angurria; ur kantitate handia dute. Kuia-luze eta sagar zukua, meloizkoa eta ananazkoa, angurriz eta fruitu gorriz egindakoa, apio eta kuia-luzez prestatutakoa… Amaiezinak dira aukerak.

Tomatea da antioxidatzaile natural onenetako bat, eta A, B eta E bitamina ugari dauka, besteak beste. Egin ezazu zukua tomateari albahaka, pipermin pixka bat, olioa eta gatza botata. Goxo-goxoa!

Azenarioak A bitamina eta berakaroteno ugari dauka; horregatik, oso egokia da gure azala eguzkitik babesteko. Apioa gehituta, organismoa garbitzeko zuku ezin hobea lortuko duzu.

C bitamina fruta gehienek daukate, baina kiwia, pomeloa eta laranja nabarmentzen dira guztien gainetik; horiek sagarraz, madariaz edo mertxikaz konbina ditzakezu.

Ahabi gorriz egindako zukua ere oso gomendagarria da urte-sasoi honetan. Udan horren ohikoak diren gernu-infekzioen molestiak arintzen lagun diezagukete.

Eta ez dezagun banana ahaztu, potasio-iturri nagusia baita. Zitrikoren batekin likua dezakegu, hala nola, laranjarekin edo limoiarekin; horrela, goizeroko betiko zukua aldatuko dugu.