Bada esapide bat dioena egunean sagar bat jatea osasunaren bermea dela, eta zerbaitengatik izango da. Izan ere, gure osasunerako onura asko ditu sagarra jateak.

Sagarra sagarrondoaren fruta da, eta sagarrondoa errosazeoen familiakoa da. Jatorriz, Erdialdeko Asiakoa da, eta udazkenean ematen ditu fruituak. Hainbat tamaina eta koloretakoak izan daitezke sagarrak (berdeak, horiak, gorriak…), eta zaporez, garratz eta gozo bitartekoak. Beraz, aproposa da gustu guztietarako.

Konposizio deigarria ez izan arren, propietate nutrizional bikainak dituzte sagarrek. Hona hemen propietateok.

SAGARRAREN PROPIETATEAK

  1. Efektu antioxidatzailea: Erradikal askeetatik babesten gaitu sagarrak, katekinak eta kertzetinak ematen dioten ahalmen antioxidatzaileari esker. Hain zuzen, propietate antioxidatzaile horri esker, gaixotasun kardiobaskularretatik babestengaitu, eta minbiziaren aurkako frutatzat jotzen da.
  2. Libragarria vs beherako-kontrako: Sagarrak, alde batetik, propietate libragarriakditu, eta, bestetik, beherako-kontrakoa da. Kontraesana dirudi, baina sagarrak duen zuntzak eragiten du hori. Hala, sagarra gordinik jaten badugu, zuritu gabe, efektu libragarria izango du, azalak duen zuntz disolbaezinari esker. Aldiz, sagar freskoa azalik gabe jaten badugu, birrinduta gaztarekin, erreta edo konpotan, pektinak, hau da, sagarraren mamian dagoen zuntzak, urari eusten dio, eta heste-igarotzea moteltzen du, beherakoaren aurkako efektua eraginez.
  3. Ona hesteetarako: Sagarraren pektinak digestio-mukosa ibitzen du (hantura jaistea da ibitzea); beraz, ezin hobea da kolitisaren, heste minberaren eta dibertikuluen kasuetan, eta, oro har, heste-arazoetan. Gainera, heste-flora babesten du, hesteetan bakterio patogenoak garatzea eragozten baitu.
  4. Argaltzeko dietak: Sagarra aliatu ona da argaltzeko dietetan, zenbait arrazoirengatik: asetasun-sentsazioa ematen digu, kaloria gutxi ditu, eta propietate diuretikoak eta arazgarriak ditu.
  5. Kolesterola: Beste onuretako bat zera da: zuntz asko duenez, kolesterola gutxiago xurgatzen laguntzen digu.
  6. Gluzemia-indize txikia: Odolean glukosa-maila igotzeko gaitasun txikia du. Horregatik, diabetesa duten pertsonei gomendatzen zaien frutetako bat da.

ETA SAGARREK KALTE EGITEN BADIDATE?

Zuntz, fruktosa eta sorbitol asko duenez, batzuen gorputzak ez du onartzen sagarra. Horrelakoetan, neurriz jan behar da, eta, hobeto, ordu-tarteetan; izan ere, postre gisa edo beste elikagai batzuekin janez gero, digestioa moteldu egiten da, azukreak errazago hartzitzen dira, eta horrek flatulentzia gehiago sortzen du.

Marta Aguirre doktore eta nutrizioko espezialistak gogorarazten digu sagarrak konpotan edo erreta jaten baditugu gehiago laguntzen diotela digestioari eta flatulentzia gutxiago sortzen dutela.

HAINBAT MODUTARA KONTSUMI DAITEKE:

  • Freskoa edo zukuan
  • Konpota
  • Sagar errea
  • Tartak
  • Ozpina
  • Sagardoa

NUTRIZIO-OSAERA

  • Kaloria-ekarpena: 52 kcal / 100 g
  • Ura: % 86
  • Koipea: % 0,2. Kolesterola: 0.
  • Karbohidratoak: 12 g/100 g.
  • Elikagai-zuntza: 2,4 g / 100 g. Bai zuntz disolbaezina —azalekoa—, bai zuntz disolbagarria —mamikoa, PEKTINA—.
  • Bitaminak: batez ere, C bitamina (10 mg) eta A bitamina (4 mg).
  • Mineralak: kaltzioa (6 mg), magnesioa (5 mg) eta, batez ere, potasioa (120 mg).
  • Aberatsa da FLABONOIDEetan: kertzetina, katekina (te berdean ere badago) eta azido klorogenikoa (kafean ere badago).

BM supermerkatuetan SELECTA SAGARRA topatuko duzu irailetik maiatzera bitartean, baina beste barietate batzuk urte guztian daude.