Marta Aguirre gure nutrizionistak edari begetal ezberdinen balio edo alde nutrizionalak  xehetasunez dagoeneko azaldu badizkizu ere, lau aldaera ohikoenak apur bat gehixeago sakondu nahi ditugu, horiek zure dietan sartzearekin bizimodu osasungarriagoa izan dezakezu-eta. Gainera, pistaren bat emango dizugu zerorrek etxean egin ahal izateko:

Sojazko edaria

Iristen lehenengoetarikoa izan zen, eta gehien zabalduenetarikoa izaten jarraitzen du. Behiaren esne gaingabetuaren antzeko balio energetikoa du. Sojarekin egiten da; hau da, azken urteetan horren laborantza biderkatzen joan den lekaduna. Sojak eztabaida biziak pizten ditu nutrizionisten artean, baina badirudi pixkanaka-pixkanaka beste lekale bat bezala ezartzen ari dela: ez da mirarizko ‘super elikagaia’, baina hori kontsumitzeak ez du arazo gehiegirik sortzen, pertsona alergikoetan izan ezik. Duen abantailetariko bat da merkatuan denbora gehiago dagoenez, aldaera orijinalak sortu direla zapore ezberdineko irabiatu eran: txokolatea, banilla edo baita capuccinoa ere.

Arrozarekin edo oloarekin egindako edariak

Zereal horiek ugari dira, eta, ondorioz, arrozaren edo oloaren edariak prezio onean aurki daitezke, nahiz eta batzuetan itxura ‘urtsuagoa’ izan. Bestalde, hasierako zaporearen urritasuna medio, zenbait bertsiok azukre-kopuru handiak gehitzen dizkiote, karga kaloriko handia hartuaz; hortaz, ideia ona litzateke gehitutako azukrerik gabeko aldaerak hautatzea.

Fruitu lehorrekin eta kokoarekin egindako edariak

Halaber, ondo finkatutako aukera dira eta beharbada interesgarrienetariko bat. Fruitu lehorren zaporeak kutsu gozo-gozoa ematen die edari hauei. Gainera, gantzutasun handiagoa dute, elikagai horien gantz osasungarriei esker: kasu honetan, kaloria gehiago aurki genitzake, baina erantsitako azukrerik  gabeko bertsioak hautatzen baditugu, gantz asegabeen kaloria oso interesgarriak izango dira. Arbendolen edo hurren aukerak oso ohikoak dira, baina badira makadamiaren edo anakardoaren aldaera oso gozoak. Eta nahiz eta normalena ezagutzen ditugun ‘fruitu lehorren’ ezberdina izan, kokoak ere edateko bertsio oso interesgarriak eskaintzen ditu, ur naturalarengatik zein esneki itxurako deribatuengatik.

Etxean egindako zure arbendol edaria

Zenbait edari begetal komertzialaren azukre erantsia saihestu nahi baduzu, zerorrek egin dezakezu etxean zure bertsio propioa. Zuritutako arbendol gordinen  eskukada bat ur apur batean likidotzea bezain erraza da. Minutu batzuk geroago, jarraitu irabiatzen, eta gehitu ur gehiago harik eta nahi den emaitza lortu arte. Litro bat ura eta 50-100 bat gramo arbendol nahiko dira, baina zure gustuen arabera. Arbendol-hondarrak ez geratzeko -gozo-gozoak izan daitezkeen arren- jarri bahe mehe bat. Sobratzen den mamia lehortu eta arbendol irindua bezala erabil daiteke saltsa eta postreak egiteko. Arbendolen zapore gehiegi badu, hautatu apur bat gozatzeko zure modurik gustukoena.