Baliteke udako frutei buruz hitz egiterakoan, burura datozkigun lehenengo frutak angurria edo meloia izatea, baina sasoi honetan beste fruta batzuk ere aurki ditzakegu, horiek bezain freskagarriak, goxoak eta mantenugaiz beteak direnak. Horien artean, mertxika nabarmentzen da, BM Supermerkatuetako frutategian maiatza eta iraila bitartean aurki dezakezuna.

Gustu guztietarako barietateak daude (hain zuzen ere, bi mila baino gehiago lantzen dira mundu osoan) eta, duten kolorearen arabera, bi multzo handitan sailka daitezke: mertxika horia eta mertxika gorria. Badaude azal-motan ezberdintasunak dituzten mertxikaren barietate batzuk ere, hala nola paraguaioa (belusatua), nektarina eta platerina (biak dira azal lisodunak).

Barietate ezberdinek duten zapore goxoa eta testura erakargarria nahikoa arrazoi dira dietan sartzeko. Hala ere, errepasa ditzagun mertxika uda honetako gure fruta kuttuna bihurtzeko arrazoi batzuk:

Argaltzeko perfektua

Mertxikak ur-portzentaje handia du (% 85 inguru), eta ez du ia batere kaloriarik (40 bat kilokaloria 100 gramo bakoitzeko). Hori dela eta, egun oso beroetarako ere perfektuak dira, hidratazio handia ematen baitiote gorputzari.

Azukre-maila kontrolatzen du

Nahiko fruta gozoa den arren, mertxikak ez du fruta kopuru handirik (9 bat gramo 100 gramo bakoitzeko). Halaber, duen zuntzak (efektu asegarri handia ematen diona) heste-igarotzea hobetzen eta gluzemia (odoleko azukre-maila) kontrolatzen laguntzen du; horregatik, gomendagarria da diabetesa duten pertsonentzat.

Bihotza zaintzen du

Arazo kardiobaskularrak prebenitzen dituzten bitamina eta mineral asko du, hala nola beta-karotenoa edo A probitamina, dohain antioxidatzaileak dituena (azalean dago batez ere, beraz, zuritu gabe eta aldez aurretik garbituta jatea gomendatzen da); baita potasioa ere, arteria-presioa kontrolatzen laguntzen duena.

Larruazal eta begi osasuntsuagoak

A bitaminaz gain, C eta E bitamina kopuru handia izateagatik nabarmentzen da mertxika; bitamina horiek erradikal askeen eraketaren aurka egiten eta larruazala eta begiak zaintzen laguntzen dute. Bi mertxikak (300 bat gramo) eguneko A, C eta E bitamina-beharraren % 25-50 estaltzen dute.

Oso erabilgarria sukaldean

Mertxika oso osagai erabilgarria da sukaldean, gozogintzan batez ere. Tarta edo pastelen edozein betegarritan erabil daiteke zatituta, baita marmeladazko estaldura modura edo, lehortuta (orejoiak) elementu apaingarri bezala ere. Zukuan likidotuta, beste fruta batzuekin broxetan, izozkian… eta beste hainbat modutan ere jan daiteke.

Ausartzen al zara gozozaleenentzako azken-buruko honekin? mertxika beteak. Edo, zer iruditzen mertxika erreak?

Mertxikarik onenak aukeratzeko truku bat: aukera itzazu aroma suabea eta fruta-gustukoa dutenak, orban ilunik gabekoak eta azal trinkodunak; heldugabe baldin badaude, hobe da hozkailutik kanpo kontserbatzea, eta inoiz ere ez bata bestearen gainean pilatuta, lehenago hondatzen baitira.