Anana fruta tropikala da, eta organismoa garbitzeko detox dietetan egon ohi da. Horren arrazoia fruta honek duen gaitasun diuretiko indartsua da, toxinak kanporatzen eta likidoen erretentzioari aurre egiten laguntzen baitigu. Ananak duen ekintza diuretikoa da fruta honen ezaugarririk nabarmenena, baina ez bakarra. Hauek dira ananaren ezaugarri batzuk:

Digestioari laguntzen dio

Anana jateak dakarren beste onura garrantzitsu bat bromelinarekin lotuta dago. Bromelina entzima proteolitikoa da: proteinen digestioa eta aminoazidoen xurgapena errazten ditu. Bromelina galdu egiten da beroarekin; horregatik, anana gordinik jatea gomendatzen da.

Bromelinari esker ananak asko laguntzen dio digestioari, eta sabelaren hantura eta digestio astunak arintzen ditu. Horregatik, anana postre ezin hobea da digestio-arazoak dituzten pertsonentzat.

Ezin hobea da pisua jaisteko

Kaloria gutxiko fruta da; horri esker, eta kontuan izanik lehen aipaturiko ekintza diuretikoa eta duen zuntz-kantitatea, elikagai ezin hobea da pisua jaisteko.

Hanturaren kontrakoa eta odolbilduen kontrakoa

Bihotz-hodiak babesten ditu, hanturaren eta odolbilduen kontra jarduten duelako: plaketak elkartzea eta odolbilduak sortzea eragozten du, eta, hala, odolbildurik ez da geratzen erantsita zainen paretetan.

Manganeso ugari du

Manganeso gehien duen frutetako bat. Manganesoa oligoelementu bat da, eta ugaltze-zelulak eratzen parte hartzen du, bai emeak (obuluak) bai arrak (espermatozoideak). Beraz, gomendagarria izan daiteke antzutasun-arazoetan eta zelula germinal gutxi eratzen direnean.

Minbizia prebenitzen du

Digestio-aparatuarentzat ona izateaz gain, ikerketa batzuen arabera bromelinak inhibitu egin dezake tumore-zelulak eta metastasi-zelulak ugaritzea. Era berean, nitrosaminen ekoizpena ere inhibitzen du; ekoizpen hori da urdaileko minbiziaren eragileetako bat. Horrek ez du esan nahi ananak gaixotasunak senda ditzakeenik, baina, ohiko tratamendua jarraitzearekin batera, minbizia duten gaixoentzat oso egokia izan daiteke egunero anana-zati bat jatea.

Anana freskoaren nutrizio-osagaiak

  • Kaloriak: 50 kcal
  • Ura: % 87
  • Karbohidratoak: % 10
  • Proteinak: % 0,4
  • Gantzak: 0
  • Kolesterola: 0
  • Zuntza: 1,5 g, disolbagarria eta, batez ere, disolbaezina
  • Bitaminak: C bitamina (15 mg), azido folikoa (10 µg) eta B3 bitamina (0,4 mg)
  • Mineralak: Potasioa (175 mg), magnesioa (16 mg), manganesoa (1,6 mg)

BM Supermerkatuetan Selecta anana dugu; anana jateko unerik onena dela eta jatorrizko tokirik onenekoa dela adierazten du Selectak.