Barbarina oso arrain estimatua da gure gastronomian bere zapore interesgarriarengatik eta ehundurarengatik. Horrez gain, platerei nortasun berezia ematen die, bere arrosa edo izokin (hortik bere izena dator) kolore deigarriarengatik eta baita bere ezaugarri nutritiboengatik ere. Horrek guztiak edozein ospakizunetan kontuan hartzeko plater bat bihurtzen dute –eta, zergatik ez) baita eguneroko gutizi batean ere-. Beraz, aprobetxatu udazkena, barbarinaren sasoia delako!

Barbarina: zuria edo urdina?

Arrain urdin estimatu honek 10 eta 40 cm artean neurtzen du eta 500 g inguru pisatzen ditu (kg 1era arte). Erraz asko aurki daiteke Atlantikoan eta Mediterraneoan, eta azken urtean harrapatu diren arrainen artean kotizatuenak izan dira.

Bi espezie existitzen dira: buztinekoak  (Mullus barbatus), hondoko hondarra jaten du; eta harkaitzekoa (Mullus surmuletus), elikadura harkaitzen artean bilatzen duelako, biak, 120 metro sakonera inguruan. Horretarako, bi urkipen-barbiloi dituzte buruaren azpian, euren elikagaia bilatzeko (krustazeoak, arrain txikiak edo harrak). Azken horrek bere zaporea zehaztuko du.

Barbarinak sortzen dituen zalantzetako bat zera da: arrain urdina ala arrain zuria da? Egia esan, urtean zehar aldatzen den bere gantz ehunekoaren arabera da. Beraz, erdi gantzatsu den arrain bat denez,  sasoi batean barbarina arrain urdintzat jotzen da eta beste batean, berriz, arrain zurien artean sartzen da.

Oro har, zuritzat jotzen da, gantz kopurua nahiko baxua delako: 4 g. 100 g bakoitzeko eta 89 kcal bakarrik. Gogoratu behar da arrain urdinak %5 eta %15 arteko gantz materia duela, eta zuria, berriz, %1 eta %3 artean.

Como norma general, se suele considerar blanco ya que tiene un contenido bajo en grasas: 4 g. por cada 100 g. y apenas 89 kcal. Hay que recordar que el pescado azul tiene entre el 5% y el 15% de materia grasa, y el blanco entre el 1% al 3%.

Omega-3 iturria

Barbarinak balio biologiko handiko proteina, bitamina eta mineral ugari ekartzen ditu. Nabarmentzen da omega 3 gantz azido ugari, B taldeko bitaminak edukitzeagatik (B1, B2 eta B3). Mineralen artean, aipatu behar da iodo, burdina, fosforo, potasio eta magnesio eduki nabaria duela. Horrez gain, oso kaloria gutxi ekartzen ditu  ( 90 Kcal. inguru/100 g.) eta horrek dieta osasungarria eramateko arrain egoki bilakatzen du.

Barbarinarekin lotutako onuren artean, honako hauek azpimarratu ditzakegu:

Hantura aurkako eta bihotzerako efektu onuragarria (Omega-3).

Sistema immunologiko, muskular eta nerbio-sistemari on egiten dio (B1, magnesio, potasio).

Buruaren eta memoriaren jarduera sustatzen du (B1).

Hezurrak eta hortzak indartzen ditu (fosforo).

Larruazala eta mukosak zaintzen ditu (B2).

Anemia prebenitzen du (burdina).

Jarri barbarin bat zure sukaldean!

Has gaitezen lanean: Zein da barbarin bat prestatzeko modurik hoberena? Hori, neurri handian, tamainaren araberakoa izango da: ertaina edo handia bada (500 g eta 1 kg artean) – harkaitzekoak izaten dira- hoberena da labean. Horretaz gain, plantxa ere ondo doakio piezetan moztu badute eta solomoak atera bazaizkio.

Bestalde, ale txikiei (buztinekoak izaten dira) ondo doakie euren zukuan bertan frijitzea (adi truku honetara ez itsasteko!), pasa gabe, ez lehortzeko. Ukitu bat emateko, ardo zurian busti daiteke edo hainbat espezie erabili daitezke, besteak beste, erromero edo ezkaia.

Zer iruditzen zaizu udazken izaera nabarmeneko plater hau? Barbarina kalabaza eta perretxikoekin. Sasoiko beste barazkiak sartu dezakezu , edo baita fruitu lehorrak sartu ere, hamarreko plater bat sortzeko.

BM supermerkatuetako arrandegietan atsegin handiz aholkuak eskainiko dizkizute beti piezarik hoberena eraman dezazun. Arrain freskoak eta lonjarik hoberenetik ekarrita!