Adanek eta Evak tentazioan erortzeko sagar barietatea aukeratu izan balute, segur aski BM Supermerkatuetako frutategietan aurki daitezkeen Baserriko eta Sasoiko sagar goxoetakoren bat aukeratuko zuketen.

Hain zuzen ere, benetako sagar unibertsoa aurkituko duzu gure dendetan: gaur egun, gustukoen dituzunak aukera ditzakezu ditugun 15 bat barietateren artean. Are gehiago, gure hauta are gehiago handi daiteke sagar-sasoian, 18 barietate izatera iritsi arte, irailetik maiatza inguru arte luzatzen den sasoian.

Sagarrak perfektuak dira edozein tokitan jateko; gosaritan zein askaritan; azken-buruko osasungarri gisa; zukua egiteko, labean erretzeko edo entsalada bat alaitzeko. Handiak dira benetan eskaintzen dituen aukerak; eta zer esanik ez osasunerako dituen onuren inguruan.

Betiko zaporeak

Gure dendetako fruta guztiek dute kalitate gorena, baina Baserriko eta Sasoiko sagarrak nabarmendu nahi ditugu. Hautatutako sagar multzo hori nabarmendu egiten da, ekoizleek kontu handiz zaintzen dutelako beren uzta, antzina egiten zen bezala landuz: ekoizpen txikitan, produktua mimatuz eta heltze-unerik onenean bilduz.

Gure konpromisoetako bat da heltze-unerik onenean biltzen diren produktuak eskaintzea, eta tokian tokiko nekazari eta ekoizleekin lan egitea, ahal den heinean. Era horretan, produktuaren freskotasuna eta kalitatea bermatzen dugu, eta hurbileko ekonomia sustatu.

Horren adibide garbia dira Lurrarteko Antton Olaizolak eta Inazio Artolak lantzen dituzten sagarrak; bi ekoizle horiek Añorgako (Gipuzkoa) BM Supermerkatuaren hornitzaile dira duela 25 urtetik. Nekazaritzan tradizio luzea duten familietako kide dira biak, eta esperientzia hori nabari da frutaren kalitatean eta sagarrek gure frutategietan duten arrakastan.

Lantzen dituzten barietateen artean, nabarmentzekoa da Elstar, sagar gorri gozoa, baina freskatzeko eta zaporeak ahoan denbora luzeagoz irauteko nahikoa azidotasun ukitua duena; baita Topaz barietatea ere, oso preziatua dena sukaldaritzan, konpotak eta zukuak egiteko batez ere; baita Errezil-sagarra eta Errege-sagarra ere.

Sekretua: behar duen denbora ematea

Beste sagarrengandik bereizten duen zapore hori lortzeko formula magikorik ez dago, pazientzia izatea da kontua: sagar bakoitzari behar duen denbora ematea. “Zuhaitzean bost egun gehiago egonez gero, azukre gehiago izango du, eta hobetu egingo da azidotasunaren eta aromaren arteko oreka”, azaldu dute. Baina horrek badu bere desabantaila ere: denbora gutxiagoz irauten dute.

Orduan, nola iristen dira dendetara beren punturik onenean? Erraza da. Sail txikiak izanik –banaketa- eta salmenta-gunetik gertu– hobeto kontrola ditzakete fruta biltzeko denbora, eta hobeto mima dezakete ekoizpena; zuhaitzez zuhaitz, sagarrez sagar.

BM Supermerkatuekin kolaboratzen duten beste ekoizle batzuk ere –hala nola Tafallako (Nafarroa) Muruzabal de Andioneko Juan de Blas, bere Royal Gala Venus, Golden Persi eta Golden Smoothe bikainekin–, hornitzaileak eta eremu produktiborik onenak aukeratzeko egiten dugun ahaleginaren eredu dira.

Ibil zaitez azkar Bere sasoirik onena amaitu baino lehen aurki ditzakezun frutarik osasungarririk eta naturalenak eskura ditzazun. Baserriko eta Sasoiko sagarra: inoiz ez da horren osasungarria izan tentazioan erortzea!