Kanpotik begiratuta, baliteke jateko oso erakargarria ez izatea, baina behin fruitua estaltzen duen oskol gorrixka irekitzen dugunean, harrituko zaituen zapore garratz-gozodun mami urtsu eta atsegingarria agertuko zaigu: probatu egin behar, fruitu hau maiteko duzun jakiteko!

Oraindik litxi sasoia da (azarotik otsailera), beraz, baduzu litxi freskoak probatzeko. Oraindik litxi sasoia da (azarotik otsailera), beraz, baduzu litxi freskoak probatzeko aukera; zalantzarik gabe, duen zapore guztia eta dohain onuragarri ugariak gozatzeko modurik onena. Nolanahi ere, urte osoan aurki ditzakezu litxiak kontserban edo lehortuta (almibarretan edo mahaspasen antzera).

Adierazi dugun bezala, litxiaren mamia (litchi, lychee edo leechee idazten da) oso urtsua da (kontuz hozka egiterakoan, jangarria ez den hazi gogor bat baitu barruan) eta usain berezia du, mahats batzuen antzerako zaporeduna, baina ukitu garratz batekin.

Litxiaren onurak

Dituen dohainei dagokienez, kaloria gutxiko energia-iturri bikaina da fruta tropikal hau: 67 kilokaloria ditu 100 gramo litxik; horrez gain, baita karbohidratoak (16,5 g) eta magnesioa (8 mg) ere, gure burua indarberritzeko ezin hobea. Hala ere, kontuz ibili behar dugu fruktosarekin (14,5 g.); hobe da neurriz jatea.

Gure gorputzari proteinak eta B1 (tiamina), B2, B3 eta C (zitrikoen antzerako neurrian) bitaminak eskaintzeko baliabide ona da; baita kaltzioa (bikaina deskaltzifikazioa dutenentzako), potasioa (bihotz-erritmoa eta odol-presioa kontrolatzen laguntzen du) eta fosforoa ere.

Gainera, zuntz kopuru handia (1,3 g) dute litxiek, eta horrek pisua kontrolatzen laguntzen du eta, aldi berean, ahalmen diuretiko handia du, oso aproposa organismotik gehiegizko likidoak kanporatzeko.

Eta zer egin litxiekin?

Erabilera anitzak dituzte sukaldean, eta zure platerei ukitu orijinala emateko balio dezakete, osagai zein apaingarri gisa, duten forma berezi eta deigarriagatik.

Freskoak edo lehorrak erabil ditzakegu, eta aproposak dira entsalada, mazedonia eta zukuetarako, besteak beste; baita gazpatxoetarako ere. Ohikoak dira azken-burukoetan ere (ez dira falta izaten txinatar jatetxeetako kartetan), eta gero eta gehiago erabiltzen dira gozogintzako osagai gisa: kremak, izozkiak, panacottak, aparrak, marmeladak, etab.

Hasteko, errezeta erraz bat proposatzen dizuegu: gelatina litxiekin.

Lau lagunentzako osagaiak:

Bi koilarakada agar-agar.

Kikarakada bat litxi (garbituta).

Zatikatutako kiwi kikarakada bat.

Gatz pixka bat.

Laranja- edo limoi-azala birrinduta.

2 kikarakada ur edo norberaren gustuko fruta-zuku naturala.

Mazeratu fruta gatzarekin 40 minutuz. Berotu zukua edo ura irakiten hasi arte, eta bota gainerako osagaiak. Irakin 7-10 minutuz.

Jarri moldetan, eta utzi hozten, nahasketa solidotzen den arte. Zerbitzatu limoi- edo laranja-azal birrinduarekin. Kanela, fruta zatiak edo belar aromatikoen hostoak ere gehitu dakizkioke.

Ez izan zalantzarik, eta etor zaitez BM Supermerkatuetako frutategietara, fruitu honi buruz galdetzera. Ausart zaitez probatzen!