Gereziondoren frutak dira gereziak, eta fruta errosazeoen familiakoak dira. Gereziaren jatorria zehatz-mehatz ezagutzen ez den arren, badirudi Kaspiar Itsasoaren eta Itsaso Beltzaren ingurukoa dela, eta gizakiaren migrazioei esker iritsi zela Europara.

Beste fruta batzuk ez bezala, gereziak ez dira heltzen behin zuhaitzetik hartu ondoren; horregatik, ez dira bildu behar garaia baino lehen, une zehatzean baizik, hau da, maiatz amaieratik ekain amaierara bitartean.

Eta une horrexetan bildutako gereziak aurkituko dituzu BM Supermerkatuetan, SELECTA Gereziak. Hainbat gerezi mota dago eta, fruta horren zaporea eta dohainak zaintze aldera, gure banaketa-plataformetatik hurbil dauden ekoizpen-zonetan hazten direnak aukeratzen ditugu.

Nutrizio-osaera

Gereziak oso estimatuak dira, duten zapore gozoagatik, eta oso eraginkorrak dira beroaren aurka borrokatzeko eta udan hidratatuta mantentzeko (% 84 ura da). Gainera, ez dute gantzik (ezta kolesterolik ere), eta kaloria oso gutxi dute: 62 kilokaloria inguru 100 gramo bakoitzeko; horrenbestez, oso gomendagarriak dira argaltzeko dietetan.

% 14 karbono-hidrato besterik ez dute, eta azkar asimilatzen diren azukre sinpleak dira.

Bestalde, C bitamina, B bitamina (karotenoak) eta A probitamina ugari dute, baita azido foliko kopuru handia ere. Mineral asko ere badute, batez ere potasioa, eta landare-zuntz iturri bikaina dira (1,3 gr.).

Gereziak jatearen onurak

Bihotz-erritmoa eta loaren zikloak erregulatzen laguntzen du, melatonina dutelako.

UV izpietatik babesten gaituzte, B-karetono eta A probitamina ugari dutelako; bitamina horiek dira melaninaren sintesirako substratua.

Azido saliziliko ugari ere badute; horregatik, oso egokiak dira erreuma duten pertsonentzako.

Heste-igarotzeari laguntzen diote, duten zuntz kopuru handiagatik, asebetetze-efektuagatik eta arazte-efektuagatik.

Babesle kardiobaskularrak eta zahartzearen aurkakoak dira, produktu bioaktibo kopuru handia dutelako. Hain zuzen ere, antozianinak dituzte frutaren zati mamitsuan; gai bioaktibo horiek antioxidatzaileak dira eta erradikal askeen aurka babesten gaituzte.

Tumoreen aurka jarduten dute, dituzten produktu bioaktibo monoterpenoei esker.