Itsaskia da, zalantzarik gabe, ospakizunetako plater izarra. Nork imajina dezake Gabonetako mahai bat otarrainxkarik, zigalarik edo lanpernarik gabe? 😉 Hala ere, pixkanaka, hotsandiko jai-giro horretatik harago hedatzen ari da itsaskia, eta modu naturalean ari da sartzen gure eguneroko menuan.

Egia da neurriz jan beharreko jakia dela –batez ere hiperurizemia arazoak dituzten pertsonen kasuan, hau da, odolean azido uriko gehiegi duten pertsonen kasuan, alegia–; hala ere, itsaskia egokia da dieta gehienetan, mantenugai kopuru handia eta koipe maila txikia duelako.

Hain zuzen ere, arrain zuriak eskaintzen dizkigun onura berberak eskaintzen dizkigute itsaskiek ere; hala nola legatzak, oilarrak eta bakailaoak. Gainera, itsaskia prestatzeko eta konbinatzeko modu ugari dago: Zopak, entsaladak, arrain-gisatua, pasta, fideua, etab.

Oro har, proteina, bitamina eta mineral kopuru handia dute krustazeoek eta moluskuek.  Adibidez, otarrainxka, ganba edo zigalen 100 gramo jangarritik 20 gramo proteinak dira, eta kaltzioa, iodoa, fosforoa, selenioa, B12 eta B3 bitamina edo niazina ere badituzte, beste mantenugai esentzial batzuen artean, Nutrizioaren Espainiako Fundazioaren (FEN) esanetan.

Halaber, otarrainek, abakandoek edo txangurruek Omega 3 gantz azido ugari dute, garunaren, sistema immunearen, nerbio-sistemaren edo sistema baskularraren garapen eta funtzionamendu egokirako oinarrizko elementua. Hori bai, kolesterol portzentaje handia dute krustazeoek, beraz, noizean behin bakarrik kontsumitzea gomendatzen da.

Oro har, itsaskiak egokiak dira anemia duten pertsonentzako. Zentzu horretan, txirlek, muskuiluek eta berberetxoek burdina asko dute (100 gramorekin, egunean gomendatzen denaren % 70), bai eta beste mantenugai batzuk ere, iodoa, C bitamina eta A bitamina kasu.

Nola egosi ondo itsaskiak

Ezinbestekoa da ondo egosteadenborari zein gatz-puntuari dagokionez–, itsaskiaren zapore eta ezaugarri guztiak mantentzeko. Gure arrandegietako batzuetan geure haztegi eta egostegi propioak ditugu, eta unean bertan prestatzen diete produktua bezeroei, punturik onenean (Ez zaitez lotsatu, eta galdetu zure BM supermerkatuan!).

Etxean egitea erabakitzen baduzu, lehenik eta behin, lapiko aproposa erabiltzea da garrantzitsuena; izan dadila nahikoa handia, itsasoko lehengai bikain horrek ez dezan amaitu ontzi batean pilatuta.

Bestalde, gatz ukitu egokia lortu behar da. Horretarako, ur litro bakoitzeko lau zopa-koilarakada gatz botako dugu (60 bat gramo ur litro bakoitzeko).

Itsaskia bizirik baldin badago, ur hotzetan sartu behar da, eta ura irakiten hasten denetik hasi behar dugu egosketa-denbora zenbatzen. Eta 100 gramo bakoitzeko minutu bat gehiago. Behin denbora hori igaro ondoren, izotz-uretan sartu behar da, egosketa mozteko.

BM - Eligecuidarte - El marisco es saludable y debe estar en tu mesa… ¡no sólo en Navidad!

Lanpernen kasuan, ura irakiten hasten denean sartu behar dira. Ondoren, berriro irakiten hasi arte itxaron, minutu batez utzi eta atera. Giro-tenperaturan utzi behar dira hozten, urik eta izotzik gabe.

BM Supermerkatuetan itsaski aukera zabala dugu; enkargatu ere egin ditzakezu, eta prest izango dituzu zure erosketak egitera etortzen zarenean. Astelehenetik ostegunera, itsaski hauek aurki ditzakezu: ganboiak, otarrainxkak eta muskuiluak. Ostiral eta larunbatetan: Txangurroa, abakandoa, nekorak, tigre-otarrainxkak, junbo otarrainxkak, zigalak, muskuiluak, txirlak, olagarroa, karrakelak edo magurioak eta lanpernak.

Zer iruditzen zaizu otarrainxka batzuk azalorez eta arbendolaz, edo txirla batzuk marinel erara? Berritzaileagoa baldin bazara, beharbada ausartuko zara txirla-suimono bat egiten (itsaski eta arrainez egindako oinarria duen japoniar zopa), edo oso arroz zalea baldin bazara, agian nahiago izango duzu txipiroi-risoto bat edo otarrainxka-socarrat bat prestatzea. Goza ezazu, zure burua zainduz!