Elikagai osasungarrien podiumean frutaren bat jarri behar badugu, sagarra jarriko dugu, ondo merezita du eta: naturala da, freskoa, elikagarria eta goxo-goxoa; barietate mordoa du sagarrak (5.000 baino gehiago, nahiz eta ehun bat bakarrik merkaturatzen diren), eta gustu guztietara egokitzen dira.

Sagarrak duen sinbologiaz harago –Adan eta Evaren galbidea izan zen; konponduezinaren fruitua greziar mitologian; grabitazio unibertsalaren legerako inspirazioa; baita goi-mailako teknologiarekin lotutako logotipoa ere–, egia esan, gaur egun, fruta nagusia izaten jarraitzen du.

Are gehiago, esan dezakegu fruta pomazeo hau munduko ezagunenetakoa da (edo ez al da bururatzen zaizun lehendabizikoa, norbaitek fruta bat aipatzeko eskatzen dizunean?), baita gehien ekoizten eta kontsumitzen direnetako bat ere. Hain zuzen ere, sagarrondoa da mundu mailan hedatuenetako bat, eta urtean 90 bat milioi tona merkaturatzen da.

Gainera, ezin konta ahala aukera eskaintzen du sukaldean, osagai nagusi zein lagungarri gisa. Eta, zer esanik ez dituen ezaugarriei dagokienean… Esaera zahar batek “sagar bat bezain sano” dio, zerbaitegatik izango da!

Badago zuretzako sagar bat: aurki ezazu!

Handiak, txikiak, gorriak, berdeak, arreak, gozoak, garratzak… BM Supermerkatuetan 19 sagar mota ezberdin ditugu, beraz, ez duzu aitzakiarik gustukoen duzuna ez aurkitzeko: Kanzi, Errege-sagarra, Pink Lady, Royal Gala, Chanteclerc, Ariane, Errege-sagar arrea, Errege-sagar berdea, Russetting, Golden 80, Gorria, Fuji Selecta, Granny Smith Selecta, Golden Supra, Golden ekologikoa, Gala, Golden eta baserriko Royal Gala.

BM - Eligecuidarte - Déjate seducir por un universo de manzanas

Selecta gure zigilua dutenak dira onenak; bertako eta sasoiko produktu freskoak dira, kalitateari dagozkion maila goreneko estandarren arabera aukeratzen dira eta, batez ere, duten bikaintasun-maila eta kontsumorako unerik onena kontuan izanda.

Hauexek dira barietate ezagunenetako batzuk:

Golden (azarotik martxora): Urtsuak, aromatikoak eta garratz samarrak izateagatik nabarmentzen dira. Hori berdexka eta urre-koloreko horia arteko kolorea izaten dute sagarrok, nahiz eta mendialdekoak baldin badira, ukitu gorrixka ere izaten duten. Gordinik, egosita edo labean erreta kontsumi daitezke, eta ezin hobeak dira azken-burukoak prestatzeko (proba itzazu sagar-tarta zoragarri batean!), bai eta mazedoniak, koktelak eta konpotak egiteko ere.

Royal Gala Selecta (abuztutik abendura): Aromatikoa, urtsua eta kurruskaria da sagar mota hau. Hori berdexka kolorea du, arrakala gorrixkekin. Gordinik edo labean erreta jan daiteke (Nahi al duzu jogurtarekin egindako Royal Gala bizkotxo goxo bat?). Bitxikeria: Ba al zenekien Isabel II.a erreginaren ohorez duela izen hori? Zeelanda Berrira egin zuen bidaia batean (Zeelanda Berrian sortu zen Royal Gala barietatea 1939an), sagar mota hori dastatu zuen erreginak, eta asko gustatu zitzaion. Horregatik eman zioten horren izen “erreala”.

Errege-sagarra (irailetik urtarrilera): Zapore gazi-gozo bizia, eta tantodun azal berdexka edo horia du. Dagoenetan jan daiteke, gordinik, baina etekin handiagoa aterako diogu osorik erreta (trukua: Egin ezazu proba hau: bota iezaiezu kanela pixka bat… zoragarri geratuko zaizkizu!). Kontuan izan beharreko datua: luzaroan irauten dute bildu ondoren eta, denbora igaro ahala, azala zimurtu egiten zaie eta zaporea kontzentratu eta biziagotu egiten da.

Gorria (irailetik urtarrilera): Sagar berdeek baino azukre gehiago dute, baina kaloria gutxiago. Zapore oso gozoa dute, eta duten urtsutasunagatik nabarmentzen dira. Barietatearen arabera (Early Red One, Red Delicious, Red Chief…), kolore ezberdina dute: gorri iluna, gorri biziagoa edo distiratsua. Sagar gehienak bezala, gordinik jan daitezke, baina azken-burukotarako ere, konpotak egiteko edo entsaladatarako ere erabil daitezke.