Kalitate goreneko bakailao basatia eros dezakezu BM Supermerkatuetan.

SKREI bakailaoa sasoiko arraina da, nutrizio-propietate asko dituena. Proteina, bitamina, mineral eta sodio iturria da bakailaoa, jakirik ohikoenetako bat da gure mahaietan.

Skrei bakailaoa

Dagoen bakailao barietate ugarien artean, Skrei barietateari buruz hitz egingo dizuegu, kalitate eta zapore handiko bakailao norvegiarra.  Skrei hitzak nomada esan nahi du. Zergatik da Skrei bakailao nomada bat? Bada, Norvegiako Lofoten uharteetan jaio, Barents itsasoan hazi eta, bakailao heldua denean, bere jatorrizko ingurunera itzultzen delako. Eta hantxe arrantzatzen dute amuaren metodoa erabilita, eta fresko daudela garraiatzen dira (gatzitu edo izoztu gabe) gure dendetara.

Skrei bakailaoa merkatuak eskari handiena duten arrainetako bat da, kalitatezkoa, freskoa eta zapore onekoa delako.

Aukera ugari sukaldean

Familia osoarentzako ezin hobeak diren bakailao-errezeta ugari dago. Baratxuri-zopa bezalako plater tipiko bat ezin hobeto uztartzen da bakailaoarekin, eta bestela begira ezazu gure webguneko errezeta hau; crispy arroza brandadarekin da bakailaoak ematen duen aukera ugarien beste adibide bat; eta zer esanik ez, japoniar gastronomiara jotzen badugu, eta bakailao sashimi hau prestatzen badugu.

Hatzak miazkatzeko modukoa.