Tomateak Hego Amerikan du jatorria, eta, gaur egun, mundu guztian erabiltzen da, batez ere Mediterraneo aldean.

BM Supermerkatuetan, tomate-aukera handia aurkituko duzu: adarreko tomatea, udarekara, Raff tomatea, cherry tomatea, arrosa… Dena dela, gure eskaintzaren bereizgarria da, batez ere, JACK barietatea eskaintzen dugula, hots, baserriko eta garaiko gure tomatea, zeina oso ondo egokitzen baita gure klimatologiara.

Oso elikagai nutritiboa da, bai gordinik entsaladetan, bai frijituta tomate-saltsan, eta orobat zukuan, gazpatxoan edo salmorejoan. Gainera, haren zapore eta prezio baxuari esker, herritar gehienen dietan sartzen da, are gehiago hasi berri dugun urte-garaian.

OSAERA NUTRITIBOA

  • Kaloria-ekarpena: 22 kcal/100 g
  • Ura: % 94
  • Koipea, guztira: % 0,2 (kolesterola ez)
  • Zuntza: 1,40 g / 100 g
  • Proteinak: % 0,8
  • Karbohidratoak: % 3,5
  • Aberatsa potasioan, azido folikoan, C bitaminan, A bitaminan eta karotenoidetan.

TOMATEA KONTSUMITZEAREN 8 ONURA

  1. Gorputz-pisua galtzen eta kontrolatzen laguntzen du, kaloria gutxi baititu.
  2. Azala osasuntsu mantentzen du karotenoideei esker, melanina sintetizatzen laguntzen baitute.Tomatea ohiz kontsumitzeak izpi ultramoreetatik babesten gaitu; kolorea ematen dio azalari, eta beltzarantzea errazten du.Gainera, antioxidatzaileak dituenez, oso osagai garrantzitsua da zahartzearen aurkako produktuak prestatzeko.
  3. Heste-igarotzea hobetzen du zuntzari esker.
  4. Digestioa egiten laguntzen du, gatz organiko azidoak baititu.Hori dela eta, giltzurrunetan harriak dituztenek ez lukete tomate gehiegi kontsumitu behar.
  5. Arteria-presioa erregulatzen laguntzen du, aberatsa baita potasioan eta sodio-kantitate gutxi baitu.Tomatea oso aberatsa da potasioan, eta mineral horrek gorputzeko likidoak erregulatzen eta nerbioak eta giharrak egoera onean mantentzen laguntzen du.
  6. Infekzioei aurre egiten eta begien osasun ona mantentzen laguntzen du.Itsutasuna eta makulako endekapena prebenitzen ditu, oso aberatsa baita A bitaminan. A bitamina karotenoetan dago, eta haiek zelula-hazkundea sustatzen dute, eta egoera onean mantentzen dituzte beste ehun batzuk, hala nola hezurrak eta hortzak.
  7. Antioxidatzaile ugari ematen dizkigu, eta haiek erradikal askeen aurka borrokatzen laguntzen digute, zeinek tumoreak eta bihotz-hodietako patologia sortzen baitituzte. Likopenoetan aberatsa izanagatik, prostata minbiziaren aurkako babes-papela du.
  8. Nitrosinen aurkako borrokan laguntzen du, tomatea aberatsa baita azido kumarinikoan eta klorogenikoan. Nitrosinak minbizia eragiten duten produktuak dira, eta erretzaileen tabakoaren kean izaten dira.

Gogoan izan egunean fruten eta barazkien bost anoa jatea gomendatzen dela, eta beti produktu freskoak eta garaikoak kontsumitu behar direla.Orain da tomatearen garaia!