Literaturak legenda beldurgarri bihurtu du Kraken edo txibia erraldoiaren mitoa. Hala ere, kontua da arrantzatu ohi den txibia molusku zefalopodo bat dela, txikiagoa dela, gozo-gozoa dagoela eta hainbat onura dakarzkiola organismoari.

BM supermerkatuetako arrandegietan, txibia freskoa eta kalitate onenekoa aurki dezakezu. Hortaz, prestatu errezeta gozo-gozoak produktu honekin.

Zer motatakoak daude eta zer sasoitakoa da?

Espainian, pintxo moduan aurkitu ohi dugu txibia. Oso gustuko dugu. Tamainaren arabera, izen bat edo beste ematen zaio. Adibidez, txikiagoa denean, txipiroi txikia esaten zaio; handitzean, txipiroia; eta, heltzean, txibia.

Onura nutrizionalak

Balio biologiko handiko proteinak ditu, eta hori oso ona da azalerako, muskuluetarako, azazkaletarako eta, oro har, gure organismoaren garapen egokirako.

Omega 3 gantz-azido poliasegabeak ditu.

Mineraletan aberatsa da, bereziki selenioan, fosforoan, iodoan eta burdinan; haiek guztiak ezin hobeak dira artritisa, anemia eta beste zenbait gaitz saihesteko eta muskulu-ehunen eta zirkulazio-sistemaren funtzionamendua hobetzeko, memoria garatzeko edo hezurrak eta hortzak indartzeko

B12 bitamina asko du, baita beste bitamina batzuk ere; besteak beste, E bitamina (propietate antioxidatzaileak ditu) edo niacina (nerbio-sistema eta azala egoera onean mantentzen ditu eta odoleko glukosa-maila egonkortzen du).

Nola prestatzen dira txibiak?

Frijituta, Erromako erara, arrautza-irinetan pasatuta beren tintan, tipularekin, beteak, risottoan, plantxan, babekin, gisatuak patatekin, fideoekin, txibierroak Andaluziako erara… Mila modutara presta daiteke produktu bikain hau. Hain zuzen ere, sukaldaritzako zenbait jeniok (adibidez, Juan Mari Arzak) gauza harrigarriak egin dituzte harekin; esaterako, txipiroi-biribila.

Aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta probatu errezeta ausartagoak: txibia parrillan erreta edo txibia-espagetiak. Haren tinta ere erabil dezakezu arroza edo ogia prestatzeko; aho zabalik utziko dituzu mahaikideak.

BM supermerkatuetan kalitate goreneko txibia eros dezakezu.