Haragi zurien taldekoa da untxia, hots, koipe gutxiko jakia; beraz, astean bitan ere jan daiteke.

Untxiaren ezaugarri nutrizionalak direla eta, ia dieta guztietarako da egokia haren haragia, eta etxeko guztiok balia gaitezke jaki koipegabe horren abantailez.

Primerakoa da untxi-haragia argaltzeko dietetarako, eskasa da-eta haren kaloria-ekarpena.

Gantz gutxikoa izaki, koipe eta kolesterol urriko dietetarakoere aproposa da untxi-haragia.

Hipertentsioadutenentzat ere gomendatzekoa da, sodio gutxi eta potasio ugari duelako.

Balio biologiko handikoak dira untxi-haragiaren proteinak, eta ia osorik aprobetxatzen ditu organismoak. Lagungarriak dira, beraz, gure gihar- edo muskulu-masa mantentzeko eta areagotzeko. Horregatik, oso egokia da untxi-haragia kirolarientzat, bai eta hazkunde-etaparen batean dauden guztientzat ere.

Diabetikoentzat gomendatzekoa da, orobat, haragi koipegabe hori karbohidrato gutxi baitauka.

Ezin egokiagoa da, bestalde, digestio-arazoak dituztenentzat, erraz digeritzen da eta.

Haurdun dauden eta bularra ematen ari diren emakumeentzat ere gomendagarria da untxi-haragia, B12 bitamina ugari dauka eta. Animaliek bakarrik daukate bitamina hori, eta globulu gorriak sortzeko balio du; hori dela eta, anemiaren aurkako prebentzioari laguntzen dio, eta nerbio-sistemaren funtzionamendu egokiari.

B12 bitamina ez ezik, besterik ere badu untxi-haragiak:B multzoko B3 eta B6 bitaminak, adibidez, garrantzizkoak, biak ere, kontsumitzen ditugun elikagaien nutrienteak eta energia aprobetxatzeko.

Nola prestatu untxi-haragia

Aukera gastronomiko ugari eskaintzen ditu untxi-haragiak. Koipe gutxiko haragia izaki, aukera ugari eskaintzen ditu untxiak sukalderako; dena dela, gantz gehitu gutxieneko prestatzeko moduak lehenetsi behar dira beti.

Errezeta hauek proposatzen dizkizuegu guk, untxi-haragiaz osasuna zainduz goza dezazuen.

Untxia, baratxuri egosien purearekin

Untxia tenpuran

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako BM supermerkatuetako harategietan aurkituko duzu BM BERTAKO UNTXIA, hemengo haztegietan hazia. Euskal Herriko untxi-hazleen elkarteak, EUSKAL UNTXIAk, BM supermerkatuekin sinatu duen hitzarmenari esker, piezarik haragitsuenak eta gozoenak hautatzen dizkigu, gutxienez 1,2 kilokoak. Goi-kalitateko untxiak, BMrentzat berariaz hautatuak.

Marka horretako produktuak kontsumitzen badituzu, hemengo ekoizleei lagunduko diezu, bai eta ekoizte-prozesuan esku hartzen duten gainerako eragileei ere, guztiak ere hemengoak: pentsu-fabrikei, haztegiei eta hiltegiei. Gainera, ziurtagiri hori lortzeko behar diren kontrol-kalitatea eta trazabilitatea bermatuak dituzu.