Legatza arrain zuria da, gure herrialdean estimazio handia duena, dituen dohain eta onurengatik, batez ere koipe kopuru txikia duelako: % 2 baino gutxiago. Horregatik, gure dietan astean hiru aldiz sartzeko sasoiko produktu bikaina da (apiriletik uztailera artekoa da garairik onena).

Legatz espezie ugari dago: Australa, Argentinakoa, Itsaso Barekoa, Itsaso Beltzekoa, Lurmuturrekoa, Zilar-legatza… Baina Kantauri itsasoko Legatza da estimaziorik handiena duena, bere zapore bikainagatik eta testura finagatik; horixe da, hain zuzen ere, BM Supermerkatuetan aurkituko duzuna: Kantauri itsasoko legatza soilik saltzen dugu.

Dituen nutrizio-balioei esker, edozein pertsona, menu edo dietatarako arrain egokia da. Hala ere, bereziki gomendatzen da pertsona hauentzako:

Kolesterol-maila handia duten pertsonentzako, koipe (<% 2) eta kolesterol kopuru txikia duelako.

Pisua kontrolatu behar dutenentzako, kaloria kopuru txikia baitu (65kcal/100gr).

Diabetesa duten pertsonentzako, ez baitu azukrerik.

Kirolarientzako, balio biologiko handiko proteinak dituelako (% 16).

Digestioko arazoak dituzten pertsonentzako, digerigarritasun handikoa baita.

Nutrizio-osaera

Kaloria-ekarpena: 65 kcal/100gr (gomendatutako anoa: 200 gr).

Ura: % 80.

Koipea: % 2 baino gutxiago.

Gluzidoak edo azukreak: ez ditu.

Proteinak: balio biologiko bikaineko proteinak, % 16 (organismoak ia erabat aprobetxatzen ditu).

B taldeko bitaminak (B1, B2, B3, B9, B12): Ez ditu kopuru handitan, baina garrantzitsuak dira mantenugaien aprobetxamendurako (proteinak, karbohidratoak, koipeak), globulu gorriak sortzeko, sintesi genetikorako eta nerbio-sistemak ondo funtziona dezan, besteak beste.

Mineralak: potasioa (gorputzeko ura erregulatzen laguntzen du), magnesioa (hezur eta giharren osasunari laguntzen dio), selenioa (antioxidatzailea), iodoa (tiroideak ondo funtziona dezan beharrezkoa).

Orain badakizu zergatik den ona astean hiru aldiz Kantauri itsasoko legatza jatea. Aprobetxa ezazu itsasoak ematen digun jaki goxo hau!