Kiwiaren sasoian gaude bete-betean; urtero neguan itzultzen da fruta iletsu bitxi hori merkatura, abendutik maiatzera. Eta badirudi egokieraren dohaina duela, zure organismoari onura gehien ekar dakioken unean iristen baita supermerkatuetara.

Nutrizioan espezialista den Marta Agirre medikuak azaldu digunez, aktinidiazeen familiako landarea da. Berrogeita hamar barietate baino ezagutzen ditugu familia horren barruan; honako hauek dira nabarmenenak:

 

  • Kiwi berdeak (Actinidia deliciosa) kolore berde distiratsuko bere mamiagatik du izen hori; azal marroia du, iletsua, eta zapore gazi-gozoa.
  • Kiwi horiaren (Actinidia chinensis) mamia horia da, izenak dioen bezala; mami horiagoa du, zapore gozoagoa, eta azal argiagoa, ilerik gabea.

 

Dirudienez, Txinan edo Japonia edo Indiako lekuren batean du jatorria, baina gaur egungo kiwiak ez du batere zerikusirik bere arbasoarekin. Gero Zeelanda Berrira iritsi zen, eta handik ekarri zen lehen aldiz Europara, 1952an, Londonera hain zuzen ere, eta harrezkero etengabeak izan dira esportazioak. Hamarraldi hartan hartu zuen kiwi izena, Zeelanda Berriko hegazti nazionalaren antza zuelako.

Oso urrutiko fruta den arren, oso ohikoa da fruta horren kontsumoa gure herrialdean.

 

Nutrizioari dagokion osaera (100 gramori dagokiona)

 

Mantenugai-dentsitate handiko fruta da beste fruta batzuekin alderatuta. Frutarik osoena dela esan genezake:

  • 50 Kcal
  • Karbohidratoak: % 10-11
  • Proteinak: % 1
  • Koipea: % 0,5
  • 3,4 g zuntz. Gehienak zuntz disolbagarriak dira (pektinak eta muzilagoak), baina zuntz baditu zuntz disolbaezinak ere.
  • C bitamina da nagusi; C bitamina kopuru handiena duen fruta da (45 mg). E bitamina (0,93 g), karotenoideak (37,25µg) eta B taldeko bitamina batzuk ere baditu (B1, B2, B3, B6), baina batez ere B9 bitamina, azido folikoa (26,8µg).
  • Mineralak: potasioa (300 mg); magnesioa (20 mg).

 

Gomendioak

 

Nutrizioari dagokionez duen kalitate handiagatik eta osasunerako dituen efektu onuragarriengatik, egunean kiwi bat jatea gomenda dezakegu, gure osasuna hobetzen laguntzeko.

 

 

Dohainak eta onurak

 

1-C bitamina gehien duen fruta da; 100 g kontsumituta, 40 urteko pertsona heldu batentzako gomendatutako eguneko C bitamina kopurua bete eta gaindituko dugu. Kiwi horiaren kasuan, kopurua handixeagoa da.

2-C bitaminak defentsak hobetzen ditu, hau da, funtzio immunitarioa, eta horrek katarroen eta gripearen eragina murrizten du, bilakaera laburtzen eta konplikazioak prebenitzen ditu.

3-C bitamina kopuru egokiak gogo-aldartea hobetzen du eta nekea eta akidura murrizten ditu.

4-C eta E bitaminak antioxidatzaile indartsuak dira, eta erradikal askeen eta zelulen oxidazioaren aurka borrokatzen laguntzen dute, baita arazo kardiobaskularrak eta tumoreak prebenitzen ere.

5-Burdin eskasiagatiko anemia kasuetan, kiwiak –duen C bitamina kopuruagatik– elikagai guztien burdina absorbatzen laguntzen du (adibidez: azken-burukoan kiwia jatea, haragia, lekaleak edo ziazerbak jan ondoren).

6-Zuntz asko duenez, oso egokia da idorreria duten pertsonentzako, heste-igarotzea hobetzen baitu.

7-Zuntz kopuru horrek kolesterolaren eta glukosaren absortzioa murrizten du; hori oso interesgarria da kolesterol arazoak eta diabetesa duten pertsonentzako.

8-Azido foliko kopuru handia duenez, oso gomendagarria da haurdun dauden eta edoskitzen ari diren emakumeentzako, globulu gorriak eta zuriak osatzen, material genetikoaren sintesian, antigorputzak osatzen eta fetuaren muin-kanalaren malformazioak (arantza bifidoa, esaterako) prebenitzen laguntzen baitu.

9- Digestioan laguntzen du, aktinidina izeneko entzima proteolitikoari esker.

10- Arteria-presioa kontrolatzen laguntzen du, potasio kopuru handia eta sodio kopuru txikia baitu.

 

Hurbileko fruta exotikoa

Europan kontsumitu ziren lehenengo kiwiak Zeelanda Berritik iritsi baziren ere, gaur egun urtean 20.000 bat tona kiwi ekoizten du Espainiak; horri esker, prezioa, dohainak eta bere aztarna ekologikoa hobetu egin dira, heltze-unerik onenean bil baitaitezke, eta ez baitute mundu erdi zeharkatu behar zure mahaira iristeko.

BM Supermerkatuetan, FRUTA SELECTA eta BERTAKO BARATZEAK zigiludun kiwiak aurkituko dituzu. Maiatzetik abendura. Kantabriako, Euskal Herriko, Galiziako eta Asturiaseko kiwiak.