Alergia gaur egungo gizartean hazten ari den osasun arazoa da, eta bereziki kezkatzen gaitu etxeko txikienei eragiten dienean. Dirudienez alergien garapenean eragiten duen faktore ugari dagoen arren –hazten ari den ingurumen-kutsadura– azterlan batzuen arabera, elikadura zuzenean lotuta legoke alergiekin.

Helduaroan gaixotasunak saihesteko funtsezkoa da haurtzaroan ohitura osasungarriak sortzea, eta horixe defendatzen du, esaterako, Nutrizio Komunitarioko Espainiako Sozietateak. Ideia hori hartu behar dugu beti oinarritzat.  Horrela, bada, beharrezkoa da haurraren dietan frutak eta barazkiak (5 errazio edo gehiago eguneko) eta arrainak sartzea: alergiei aurre egiteko gure aliatu onenak.

Planteamendu horren aurrean, zein dira jakirik gomendagarrienak? Honako elementuak dituztenak:

Hala nola kertzetina; hainbat elikagaitan aurkituko duzu, adibidez, tipulan, baratxurian, sagarretan eta mahatsetan. Kertzetinaren dohainetako bat da espektoratzaile eta antihistaminiko modura jarduten duela eta, beraz, alergiaren sintomak hobetzen lagun dezakeela. Zer deritzozu umea jolastordurako sagar batekin bidaltzea?

B5 eta C bitaminak. B5 bitaminak kongestioa arintzen laguntzen du eta, besteak beste, zerealetan –gari-ernamuinean eta zahian, esaterako– eta lekaleetan –dilistetan, adibidez– aurkituko duzu. C bitaminak frogatutako efektu antihistiminikoa du, eta brokolia, piperrak, azak eta zitrikoak –naranjak, esaterako– dira C bitamina ugari duten jakietako batzuk.

Azido folikoa. Azido folikoak ere alergenoen aurreko erantzun immunea erregulatzen laguntzen du, eta hosto berdedun elikagaietan– hala nola ziazerba eta aza–, eta azenario, kuia eta beste hainbat jakitan aurkitzen da.

Karotenoideak. Ortuari gehienetan –hala nola ahuakatea, papaia, tomatea eta azenarioa– modu naturalean eta kopuru handitan dauden pigmentuak dira. Hainbat azterlanek erakutsi du hantura alergikoaren erregulazioan parte hartzen dutela eta, beraz, modu positiboan lagun dezaketela.

Omega-3 gantz-azidoak. Zer jakitan aurkituko dituzu nagusiki? Arrain urdinetan; jakiok ere alergiaren edo asmaren sintomak arintzeko aliatu garrantzitsuak dira. Anima zaitez, esaterako, izokin errezetaren bat prestatzera.

Besteak beste, zinka eta manganesoa ditugu; sistema immuneak ondo funtziona dezan laguntzen dute. Adibidez, kuia-haziak, txahal-gibela, baratxuria edo (hau, beharbada, gehiago gustatuko zaie umeei) txokolate beltza dituzu aukeran.

Probiotikoak eta prebiotikoak. Lehendabizikoak mikroorganismo biziak dira; era horretako jakiak dira, esaterako, kefirra eta jogurt naturala. Bigarrenak digeritu ezin den zuntz mota bat dira, eta orburuetan daude, esaterako.

Beste truku batzuk ere gehitzen dizkiote batzuek zerrenda honi; adibidez, kurkuma, jengibrea edo osin-infusioa erabiltzea, azken hori errinitis alergikoaren sintomak arintzeko erremedio tradizionala. Gainera, alergien molestien artean, eta ohikoa baino likido gehiago galtzen denez, hidratazioa areagotzea gomendatzen da beti, pertsona helduen zein umeen kasuan.

Era horretako produktu aukera zabala aurki dezakezu BM Supermerkatuetan.