Haurrekin bidaiatzera zoazenean, lehenik, haiek izan ditzaketen janari-alergia posibleak hartu behar dira kontuan. Ondo planifikatu behar dugu ea produktu espezifikoren bat eraman behar dugun oporlekuan haren bila ibili behar ez izateko. Adibidez, glutenik gabeko produktuak. Zeliakoen Espainiako Elkarteen Federazioak oso erabilgarriak diren gomendio batzuk eskaintzen ditu gai horren inguruan.

Beharbada denbora asko emango dugunez autoan, hegazkinean edo trenean, ez dago sobera zenbait ideia izatea bidean haurrak gosetu egiten badira ere. Zer da onena une horietarako? Fruta zatitua edo erraz zuritzen dena; esaterako, platanoak, sandwichak edo fruitu lehorrak (anakardoak, pistatxoak, etab.). Beharbada eskatuko dizkigute, baina hobe da hain osasuntsuak ez diren elikagaiak ez ematea; besteak beste, patata frijituak, opilak, litxarreriak, txokolatea…

Bai autoan, bai beste edozein ibilalditan, udan funtsezkoa da ondo hidratatzea, alferrikako ezustekorik ez izateko, bereziki tenperaturek gora egiten dutenean. Halakoetan, ura ez ezik, beste era batzuetako likidoak ere eman diezazkiekegu; adibidez, etxean egindako fruta-zukuak, irabiaki osasungarriak, etab.

Familiarekin egiteko oso plan atsegina izan daiteke oporretan piknik bat egitea landazabalean edo hondartzan, errezeta freskagarriak erabiliz, erraz egiteko modukoak eta hotzean jan daitezkeenak. Haurrek menuak prestatzen lagun dezakete, eta janari freskagarriak eraman ditzakegu; esaterako, kolore anitzeko pastaz egindako udako entsaladak, barazkiz betetako wrapak, urdaiazpiko- eta gazta-pastel hotza, fruta tropikalen mazedonia, etxean egindako limonada, eta kuiatxo-, espinaka- edo brokoli-quichea.

Klasikoek ez dute inoiz huts egiten

«Klasikoek» (adibidez, patata-tortilla, hestebeteak, ogi-arrailetan pasatutako oilasko-xerrak eta hanburgesa «bigunak») ez dute inoiz huts egiten. Hala ere, harago joan nahi baduzu eta haurrak harrituta utzi, prestatu forma dibertigarriak dituzten elikagaiak, gorde janaria bilgarri originaletan, edo erabili gustuko dituzten haurrentzako plater eta mahai-tresnak.

Oporretan jatetxe batera joaten bagara, proba ditzatela zapore berriak, bereziki handiagoak badira. Hori bai: ahal dela, saihestu espezia askoz ondutako elikagaiak, edo zapore asko dutenak, kalte egin baitiezaiekete.

Gainerakoan, aprobetxatu eta proba ditzatela toki jakin batzuetako elikagai tipikoak.

BM supermerkatuen sarean era guztietako elikagaiak aurkituko dituzu haurrei gustatzen zaizkien errezeta horiek guztiak errealitate bihurtzeko. Ez zaizu ezer faltako oporretan.