Orain dela hamarkada batzuk oso ohikoa zen baratzea edo oilategia izatea. Goizeko lehen orduan, ortuariak biltzen ziren, behiak jezten ziren esnea eskuratzeko, edo arrautzak bildu, sukaldean erabiltzeko. Gaur egun, bilakatu egin da elikaduraren zikloa, eta gehientsuenok ezin dugu etxean baratzerik edo haztegirik izan, nahiz eta oraindik goza dezakegun elikadura osasungarri, fresko eta natura batez, kalitatezko produktuak aukeratuz.

Horixe da Euskaberren kasua, gure dendei arrautzak hornitzen dizkien BM Supermerkatuen ekoizleetako bat. Arrautza ekologikoak eta Eusko Labeldunak ekoizten dituzte Euskaberren haztegietan, aske bizi diren eta kalitatezko zerealez elikatzen dituzten oiloen arrautzak.

Artisau erako ekoizpen jasangarriarekin konprometitutako baserritar talde honen filosofiak #ZainduzBiziHaurrak gure kanpainaren hirugarren fasean beraiekin kolaboratzera animatu gaitu; horrela, lehen hezkuntzako ikasleek –ekimenean parte hartzen duten 25 ikastetxeetakoak–, haztegiak eta ekoizpen-guneak bisitatuko dituzte.

Elikagaien zikloa

Ekintza honen heburua da 8 eta 10 urte bitarteko umeei elikagaien zikloa ezagutaraztea, elikagaien jatorriaren ikuspegi zabalagoa eta kontsumo-ohitura osasungarriago eta arduratsuagoa izan dezaten. Azken helburua da haurrek modu osasungarriagoan jaten ikas dezatela, kalitatezko produktu naturalen aldeko apustua eginez.

Garrantzitsua da neska-mutikoek beren plateretan duten janaria nondik datorren jakitea. Gure kasuan, ikus dezatela haztegi baten egunerokotasuna, nola bizi diren oiloak aske, elikadura natural batekin, nola eragiten duen horrek arrautzen kalitatean”, azaldu du Euskaberreko Arantxa Armendarizek.

Haztegi txikiz –gehienez ere, 6.000 oilo– osatutako kooperatiba honen baliorik garrantzitsuenetakoa bere bokazioa da. “Landa-ingurunean bizitzearen pribilegioaz gozatzen dugu, landa-ingurunearen garapenari artisau moduan eta modu jasangarrian lagunduz. Eta horretan sinesten dugu”, adierazi du. Horretarako, ekoizpen-prozesu osoa lantzen dute: Kudeaketa, sailkapena, ontziratzea eta merkaturatzea.

Bisita horietan, haztegi baten egunerokoa ezagutzen dute haurrek, baita arrautza bat BM Supermerkatuetara nola iristen den ere. Animaliak nola zaintzen diren ere azaltzen zaie, elikadura naturalean (aleak, artoa, kimuak, letxuga, etab.) eta askatasunean oinarrituta, dauden oilo motak, arrautza nolakoa den, etiketak, etab.

Neska-mutikoek oiloen hazkuntza-prozesu osoa ezagutzeko interes handia erakusten dute. Oiloak nola elikatzen diren ikusten dute, eta beraiek ere izaten dute horretarako aukera; beraien zalantzak eta galderak ere planteatzen dizkigute. Esperientzia bikaina da”, dio Basitegi haztegiko (Gipuzkoa) Vanesa Barriusok.

Haztegitik zure platerera

Bisitaren ondoren, inguruko BM Supermerkatu batera joaten dira haurrak. Han egiaztatzen dute minutu batzuk lehenago haztegian ikusi dituzten arrautzak dendako apaletan daudela eta, era horretan, asoziazio-mekanismoa aktibatzen da. Izan ere, haur askok ez dute jakiten une horretara arte arrautzek zer jatorri duten; batzuek uste izaten dute nonbaitetik kaxetan etortzen diren eta jatekoak diren ‘gauza biribil” horiek direla.

Arrautzei eta oiloei buruzko xehetasunak ezagutzeaz gain, sekzio ezberdinak ikusten dituzte arduradunen laguntzarekin; arduradun horiek beren plateretan amaitzen duten elikagaiek egiten duten bidaia azaltzen diete.

Arrandegian, harrituta gelditzen dira txangurruak bizirik ikusten dituztenean. Frutategian –argazkien bitartez edo tableta batekin–, ulertzen dute barazkiak eta ortuariak baratzean hazten direla supermerkatura bidaiatu aurretik; nutrizioari buruzko gauzak ere ikasten dituzte, hala nola lekaleei eta barazkiei buruzkoak, edo haragia eta arraina astean zenbat aldiz jan behar diren eztabaidatzen dute.

BM Supermerkatuetan, hau bezalako inpaktuzko murgilketa-ekimenen aldeko apustua egiten dugu, elikadura osasungarri bat lortzeko hazia ereiteko helburuz. Era horretako ekimenei esker, hidrato, koipe eta proteinen zifra gogaikarrietatik harago, nutrizio natural eta orekatu batekin harremanetan jartzen laguntzen diegu etorkizuneko kontsumitzaileei.

Era berean, funtsezko esperientziak dira oroitzapenak sortzeko, eta grabatuta gelditzen dira haurren memorian. Nork ez ditu maitasunez oroitzen eskolatik egindako bisitak eta irteerak? 🙂