Obesitatea gero eta arazo handiagoa da haurren artean. Hain zuzen ere, Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, haur lodi gehien dituzten Europako herrialdeetako bat da Espainia: umeen % 40 inguruk pisu gehiegi edo obesitatea du; helduaroan, besteak beste, obesitatea, diabetesa edo arazo kardiobaskularrak izateko arriskua handitzen du horrek.

Egoera horri aurre egiteko jarri dugu martxan Zainduz Bizi Haurrak ekimena, helburu argia duena: haurren elikaduran ohitura osasungarriak sustatzea. Horretarako, txikitatik hezi behar ditugu haurrak dieta osasungarria eta orekatua izateak duen garrantziaren inguruan.

Contenido no disponible.
Por favor, acepta las cookies haciendo clic en el aviso

Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Madrilgo 25 ikastetxetako lehen hezkuntzako 5.000 bat ikasle ari da ekimen honetan parte hartzen; ikasturtearen lehen hiruhilekoan garatu da egitasmo berri honen lehenengo fasea. Nutrizionistek eskaini dituzten hitzaldien bitartez, haurren garapen-garaian elikadura anitza izateak duen garrantzia ikasi dute gurasoek.

Elikadurari buruzko mito eta kontzeptu okerrak ere hautsi dira, eta gurasoek beren seme-alaben menua prestatzerakoan dituzten kezken inguruko ideia bat ematen diguten zalantza interesgarriak planteatu dira.

Contenido no disponible.
Por favor, acepta las cookies haciendo clic en el aviso

Badakizu: sasoiko fruta eta barazki gehiago!

Ba al zenekien haurren % 30ek bakarrik jaten duela fruta egunero? Eta % 25ek bakarrik jaten dituela barazkiak? Hitzaldi horietan, argi geratu da fruta eta barazkiak izan behar direla txikien elikaduraren oinarria; horregatik, sasoian sasoiko jaki freskoak kontsumitzeari eman behar zaio lehentasuna: egunean bost errazio gutxienez!

Zaindu egin behar da umeen hazkuntza eta errendimendua, eta ez da komeni dieta mugatzailea izatea. Janariarekiko harreman ona sustatu behar da, eta barazkiei, ortuariei, frutei, lekaleei, fruitu lehorrei, oliba-olioari, haragi eta arrainei, zereal integralei, azukrerik gabeko esneki osoei… eman behar zaie protagonismoa menuan.

Saihestu egin behar dira prozesatutako elikagaiak eta dohain osasungarririk ez dutenak (freskagarriak, opilgintza, prozesatutako zukuak, azukredun esnezko azken-burukoak…), eta betiko elikagaien aldeko apustua egin: fruta eta zuku naturalak, azukrerik gabeko jogurtak, egitartekoak, etab. Aholku hori ondo zaindu behar da askari eta gosarietan.

Hain zuzen ere, frutarekin du zerikusia hitzaldietan agertu diren zalantza ohikoenetako batek: Fruta osorik edo zukuan hartzea da egokiagoa? Hona hemen erantzuna, bideo batean…

Contenido no disponible.
Por favor, acepta las cookies haciendo clic en el aviso

Hurrengo postean, produktu freskoak haurren menuan modu naturalean sartzeko gurasoei eman dizkiegun truku eta aholku batzuk azalduko dizkizuegu.

Zainduz Bizi Haurrak egitasmoak aurrera jarraituko du datozen asteetan, jarduera gehiagorekin!