4-6 hilabetetik aurrera, haurtxoak has daitezke dagoeneko fruta-ahiak jaten, beren dieta osatzeko. Fruta oso osasungarria da haurren elikaduran, ondo hazi eta garatu daitezen beharrezkoak diren bitaminak, mineralak, zuntza eta hidratoak baitituzte.

Zein dira hasteko frutarik egokienak? Sagarrak eta madariak dira lehendabizi sar daitezkeen frutak. Hasteko, fruta bakoitzeko erdia sartzen has zaitezke eta, beste frutarik sartzen hasi aurretik, egiazta ezazu –hiru bat egunez– ondo digeritzen dituela hasierako horiek; izan ere, hainbat fruta batera eman eta alergiaren bat eragiten badio, ez duzu jakingo zein den.

Behin madaria eta sagarra ondo onartzen dituenean, banana sar diezaiokezu (hobe da bihotza kentzea, zuntzak digeritzen zailak izan baitaitezke haurtxoarentzat). Fruta horiek ondo onartzen dituenean, laranja-zukua gehitu diezaiokezu ahiari. Asko gustatuko zaio!

Kontuan izan behar da hasieran ezin zaiola gailetarik bota ahiari, alergia eragiteko arriskua baitago, duten glutenagatik. Pixka bat itxoin beharko dugu. Gogora ezazu, bestalde, ezin zaiola azukrerik eta eztirik ere bota.

Lehenengo fruta-ahia prestatzeko urratsak

Garbitu eta zuritu madari erdi eta sagar erdi, eta zatitu itzazu.

Bota haurtxoak hartu ohi duen esne pixka bat, gozotasuna emateko.

Birrindu itzazu ondo, testura leun bat lortu arte.

Trukutxo batzuk, haurtxoak ondo onar ditzan

Bota ama-esnea edo formula-esnea, hobeto onar dezan.

Aukeratu fruta gozoa eta irakin arazi. Orain arte, esnearen zapore gozora eta esne beroa hartzera ohituta dago haurtxoa. Horregatik, frutak hobeto onar ditzan, sagar- edo madari-konpota presta dezakegu.

Nola egin? Oso erraza da: Zuritu sagarra edo madaria zati txikitan, eta egos itzazu biguntzen diren arte. Jarraian, birrindu eta gehitu koilarakada batzuk ahiari, edo utz ezazu hozten eta eskaini haurtxoari.

Gehitu glutenik gabeko zereal-ontzitxo bat, gozo-ukitua eman dakion.

Hasi errazio txikiekin, eta utz iezaiozu errepikatzen, gosez geratzen bada.

Sei edo zazpi hilabetetik aurrera, angurria, aranak, mahatsa eta beste hainbat fruta ere jan ditzake. Hori bai, frutak banan-banan gehitu behar zaizkio, izan ditzakeen intolerantziak edo alergiak antzeman ahal izateko. Sei hilabetetik aurrera, hiruzpalau gaileta gehitu diezaiokegu ahiari. Nolanahi ere, pediatrak emango dizkizue zuen seme-alaben ahiari frutak sartzen joateko jarraibide guztiak. Aholku hauekin, seguru gaude zure haurtxoaren gustuko etxeko fruta-ahi goxo-goxoak prestatuko dituzula.