Bainuaren unea izan daiteke haurtxo batentzako unerik gozagarrienetako bat. Betiere haurtxoa zaindu eta bere segurtasuna bermatu behar dugun arren, minutu horiek oso emankorrak izan daitezke, bizitzako lehenengo hiru urteetan amaitzen baita garatzen beren burmuinaren % 85. Horregatik, dibertitzeaz gain, zure haurtxoak gauza asko deskubri eta senti ditzake bainatzen denean. Hauxe da zuk egin dezakezuna, eta zure txikitxoak lor dezakeena:

Garapen soziala eta emozionala

Bere lorpen txikiak ospa ditzakezu; hala nola, belakiari ura atera diolako edo nahita zipriztinak sortu dituelako. Zure poza adierazten badiozu, berak ulertuko du egin duena aurrerapen adimentsua dela eta zuk hori estimatzen duzula.

Jolas partekatuek denborak txandaka eta jolas partekatuetan banatzea ulertzen lagunduko diote; esaterako, uretan olatu txikiak eragitea edo uretara objektu flotagarri bat jaurtitzea.

Hizkuntza eta pentsamendua

Uretako sentsazioek erreakzio ugari sortarazten dute. Bere adierazpide, soinu eta keinuekin konektatu dezakegu, eta horiek jaso eta ulertu ditugula erakuts diezaiokegu. Era horretan, ahozko ikaskuntza indartuko dugu, haurtxoak antzemango baitu bere emisioen efektu bat eragiten dutela bere inguruko pertsonengan, eta ideiak eta emozioak azaltzeko modu egokia direla.

Uretako unibertso fisikoak bere lexiko propioa du, beste testuinguru batzuetan ikasteko zaila dena. Horregatik, ona da inguru horretako berezko hitzak sarri erabiltzea: flotatzea, bustitzea, urperatzea, zipriztintzea, hotza, beroa…

Garapen motorra

Beharbada bainuarekin gehien lotzen den alderdia da. Lurzoruarekiko horren ezberdina den ingurune batekiko elkar ekintzak aukera ugari eskaintzen ditu. objektu batek uretan eta uretatik kanpora duen pisuaren aldea, flotagarritasuna, dentsitate ezberdinak, objektu bustien itsaskortasuna, gel eta xanpuen usainak eta testurak, norbere buruaren ezagupena eta beste hainbat gauza esperimentatzeko aukera ezin hobea da. Zerbaitegatik Arkimedesek horrelaxe oihukatu zuen “eureka”, ezta?