1. LEGE-INFORMAZIOA. ATARIAREN TITULARTASUNA

1.1 UVESCO S.A., bere helbidea Irungo Landetxe auzoko 20305 Oiartzun Errepidea z/g (Gipuzkoa) eta bere I.F.K. A-39345574 izanik (aurrerantzean, “UVESCO”), Kantabriako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago, T. 619, F. 90, O. S-4871, 1. Inskripzioan, eta bera da http://www.bmsupermercados.es helbide elektronikoaren bidez eskuragarri dagoen Interneteko Atariaren (aurrerantzean, Bloga) titularra, eta horren helburua da, hain zuzen ere, Bloga erabiltzen dutenei (aurrerantzean, “Erabiltzaileak”) informazioa ematea “BM Txartela” izenburupean sortutako Leialtasun Klubari buruz (aurrerantzean, “BM Txartela”), baita horren ezaugarri, funtzionamendu eta burutzen dituen jarduerei buruzko informazioa ere, eta halaber, web gune horren bitartez Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien hainbat zerbitzu eskuragarri jartzea.

1.2 Web gunean sartzea doakoa da, Erabiltzaileek sarbiderako kontratatuta duten hornitzaileak eskainitako telekomunikazio-sarearen bidez egiten den konexioari dagokion kostua izan ezik. Zerbitzu jakin batzuk BM Txartelaren bezeroentzat (aurrerantzean, “bezeroak”) bakarrik dira, eta horiek erabiltzea mugatua dute bezero izaerarik ez dutenek.

  1. ERABILTZEKO ETA ONARTUA IZATEKO BALDINTZA OROKORRAK.

2.1. Ataria (aurrerantzean, besterik gabe, “Bloga”) Erabiltzeko edo Baliatzeko Baldintza Orokor hauen helburua, beste edozein zerbitzu edo jardueratarako berariaz ezar daitezkeen gainerako zerbitzuekin batera (aurrerantzean, “Zerbitzuak”), Bloga erabiltzen dutenek –BM Txartelako bezero izan nahiz ez izan– eta UVESCO konpainiak – Blogaren eta BM Txartelaren titular den aldetik– Internet bidez dituzten harremanak arautzea da.

Ondorioz, Bloga Erabiltzeko edo Baliatzeko Baldintza Orokor hauek Blogaren bitartez egiten diren promozio-jardueretan nola Klubaren inguruko informazioa zabaltzeko asmoz egiten direnetan aplikatuko dira, baina baita Zerbitzuak eskaintzean ere, eta era horretan, erabiltzailea Blogan barrena nabigatzen ari denean nola horren testuinguruan eskaintzen diren zerbitzuak jasotzean ere bete beharko dira, zerbitzu horiek bereziki bezeroei zuzenduak egon nahiz ez egon, nahiz eta azken jarduera horiek, horrez gain, egoki denean ezar daitezkeen beste edozein arauren mende gera daitezkeen.

Baldintza partikular horiek, hala egokituz gero, Bloga Erabiltzeko edo Baliatzeko Baldintza Orokor hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatzen dituzte, eta berariaz onartu daitezela eskatu ahal izango da horiek aipatzen duten zerbitzua eskaintzen hasi aurretik. Nolanahi ere, UVESCOren BM Txartela programako baldintza orokorrak bezeroen eta UVESCOren artean sortzen diren harremanen euskarri juridiko izango dira, eta web gunea erabiltzeko baldintza orokorretan araututakoaren aurka berariaz ez doazen gauza guztietan aplikatzekoak izango dira.

2.2 Blogan sartze hutsagatik eta/edo bertan ageri diren zerbitzuak erabiltze hutsagatik, bertako Erabiltzaile bihurtzen zara. Bai nabigatzen ari bazara eta bai Blogan eskainitako zerbitzuak erabiltzen ari bazara, Erabilera Baldintza Orokor hauek guzti-guztiak inolako aitzakiarik gabe Erabiltzaile gisa onartzen dituzula esan nahi du, baita Zerbitzuentzat modu bereziz ezartzen diren gainerako guztiak onartzen dituzula ere, horiek erabiliz gero, berariaz horrelakoetarako finkatzen diren baldintza bereziekin bat etorriz.

2.3. UVESCOk Erabilera Baldintza Orokor hauek aldatu, ordezkatu eta/edo eguneratu ahal izango ditu, baita Zerbitzuentzat modu bereziz ezartzen diren gainerako baldintza edo klausula-multzo bereziak ere, aldaketa horiek edo baldintza berri horiek gutxienez indarrean sartu baino 10 egun lehenago argitaratzen badira Blogan, hori guztia Erabiltzaileek behar hainbateko aurrerapenez ezagutu ditzaten, indarrean sartze horrek ez diezaien inolako kalterik eragin eta aldez aurretik ezagutu ahal izan ditzaten.

  1. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA. HIPERESTEKEN DEBEKUA

3.1 Blogan ikus daitezkeen eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, irudiak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, domeinuen izenak, marrazki industrialak eta ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak, eta halaber, horien diseinu grafikoa eta iturri-kodeak, baita, oro har, industrian edo merkataritzan erabil daitekeen beste edozein zeinu ere, UVESCOren edo Blogan barneratzea behar bezala baimendu duten hirugarrengo titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende aurkitzen dira.

3.2 Inola ere ez da ulertuko inolako eskubiderik edo lizentziarik ematen denik edo jabetza intelektual eta industrialeko eskubide horiek baliogabetu, eskualdatu edo erabat nahiz partzialki lagatzen direnik, ezta eskubiderik edo eskubide-itxaropenik ematen denik ere, eta bereziki, ez da, inola ere, ahalmenik ematen Blogan ageri diren edukiak aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko edo eraldatzeko, UVESCOk edo eskubideen titularrek berariaz eta idatziz horretarako baimenik ematen ez badute.

3.3 Ezin daiteke beste web gune batetik Atari honetara inolako estekarik ezarri, UVESCOk berariaz eta idatziz aurrez baimenik ematen ez badu.

  1. UVESCOREN ERANTZUKIZUNA.

4.1 Blogan sartzeak ez du esan nahi UVESCO behartuta dagoenik horren bitartez eskainitako informazioa egiazkoa, zehatza, egokia eta eguneratua dagoen egiaztatzera, eta beraz, ez du inolako erantzukizunik izango indarreko legeriak horretarako baimena ematen badu eta konpainia horrek iruzur egiteko asmoz jardun ez badu. Horrenbestez, UVESCOk ez du erantzukizunik bere gain hartzen Blogaren bitartez eskainitako informazioan oinarrituta Erabiltzaileak hartutako erabakien eta horien ondorioen inguruan.

Erabiltzaileak aitortzen du eta onartzen du bai Bloga eta bai bertako Zerbitzuak ere bere erabateko arriskupean eta erabateko erantzukizunpean erabiltzen dituela.

4.2 UVESCOk ez du erantzukizunik bere gain hartzen baldin eta, azalpen modura eta mugatzeko asmorik gabe, (i) sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan edo Erabiltzaileen aparailu eta ekipo informatikoetan inferentziak, omisioak, etenaldiak, birus informatikoak, matxurak eta/edo deskonexioak gertatzeak hainbat kalte eragiten baditu, UVESCOri ez dagozkion arrazoien ondorioz, zerbitzuak eskaintzea edo Sisteman nabigatzea eragozten edo atzeratzen dutenean; (ii) baldin eta Interneten edo beste sistema elektroniko batzuetan izandako akatsek edo gainkargek atzerapenak edo erabilera-etenak eragiten badituzte; (iii) baldin eta Hirugarren pertsonek legez kanpo eta Blogaren kontroletik kanpo egindako sarraldiek eragiten badituzte, UVESCOri leporaezinak izanik; (iv) edo baldin eta Zerbitzua ematerik ez izateak edo UVESCOri egozterik ez dauden arrazoiengatik sarbidea eragotzita izateak eragiten badituzte, Erabiltzaileari, hirugarrengoei edo ezinbesteko beste arrazoi batzuei zor zaienean.

4.3 UVESCOk ez du kontrolatzen Erabiltzaileek Bloga nola erabiltzen duten. Hain zuzen ere, UVESCOk ez du inolaz ere bermatzen Erabiltzaileek legearekin, Baldintza Orokor hauekin, moralarekin, jendarteak onartutako ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz erabiliko dutenik zerbitzua, ezta modu arduratsuan eta zuhurtziaz erabiliko dutenik ere.

  1. ERABILTZAILEAREN OBLIGAZIOAK

5.1 Izaera orokorrez, Erabiltzailea behartuta dago Baldintza Orokor hauek betetzera, eta bereziki, Zerbitzuen edozein jarduerarako aplikatu behar direnak, baita bertan jasota dauden erabilera-ohar edo jarraibide bereziak betetzera ere, eta beti, legearekin, ohitura onekin eta fede onaren eskakizunekin bat etorriz jokatzera, erabiltzen ari den zerbitzuaren izaeraren arabera arduraz jokatuz, Blogaren edo Zerbitzuen ohiko funtzionamendua, UVESCOren ondasun edo eskubideak, bere hornitzaileenak edo gainerako Erabiltzaileenak eragotzi, kalte egin edo hondatu dezakeen moduren batean erabili gabe.

5.2 Hain zuzen ere, eta aurreko apartatuarekin bat etorriz, izaera orokorrez Erabiltzaileak bere gain hartu duen obligazioaren murrizpenik eragin gabe, Erabiltzaileak honako betebeharrak izango ditu Bloga eta bertako Zerbitzuak erabiltzean: (i) Erregistratuz gero, egiazko datuak eman eta horiek eguneratuta eduki behar ditu. (ii) Blogan ez du ez sartuko, ez gordeko, ez aldatuko eta ez zabalduko ere inolako informazio edo material iraingarri, laidogarri, gordin, mehatxagarri edo xenofoborik, arraza, sexua, ideologia edo erlijioagatik diskriminazioa edo indarkeria sustatzen duenik eta, ezta ere, moralari, ordena publikoari, funtsezko eskubideei, askatasun publikoei, ohoreari, intimitateari edo hirugarrengoen irudiari eta, oro har, indarreko araudiari eraso egiten dionik. (iii) Blogaren bidez ez du ez sartuko, ez gordeko, ez aldatuko edo ez zabalduko ere inolako ordenagailu-programarik, daturik, birusik, koderik, hardware edo telekomunikazio ekiporik, edo Blogan, edozein Zerbitzutan edo UVESCOren, edozein Erabiltzaileren, UVESCOren hornitzaileen edo, oro har, edozein hirugarrengoren edozein ekipo, sistema edo saretan kalterik egin dezakeen bestelako tresnarik edo eragingailu elektroniko edo fisikorik, baldin eta edozein eratako akatsik eragin badiezaiekete edo horien funtzionamendu egokia eragotzi. (iv) UVESCOk Erabiltzaileari eskaintzen dizkion “Erabiltzailearen Izena” eta “Pasahitza” egoki babestu behar ditu, hala nola Zerbitzu jakin batzuk erabili ahal izateko identifikatzeko eta gaitzeko balio duten elementuak, eta konpromisoa hartuko du ez duela horien erabilera lagako eta ez hirugarrengoek eskuratzea baimenduko, eta bere gain hartuko du horiek behar ez bezala erabiltzeak eragin ditzakeen kalte eta galerengatiko erantzukizuna, baldin eta behar besteko arduraz jokatu ez badu. Halaber, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du UVESCOri lehenbailehen jakinaraziko diola, betiere bost eguneko epearen barruan, horiek galdu edo ebatsi izana, baita hirugarrengo batek “Erabiltzailearen Izena” eta/edo “Pasahitza” eskuratzeko arriskua ere. (v) Ez du egingo publizitate, promozio edo merkataritza-ustiapenerako jarduerarik Blogaren bitartez, eta ez du Blogaren edo Zerbitzuen bitartez eskuratutako edukiak eta, bereziki, informazioa publizitatea egiteko, zuzeneko salmenta helburuekin mezuak bidaltzeko edo beste edozein merkataritza-xederako erabiliko, ezta hirugarrengoen datu pertsonalak jaso eta gordetzeko ere. (vi) Ez du nortasun faltsurik erabiliko, ez beste batzuen nortasuna ordezkatuko ere Bloga edo Zerbitzuak erabiltzean, horren barruan hirugarrengoek dituzten pasahitzak edo sarbide-gakoak edo beste edozein eratakoak erabiltzea ere barne dela. (vii) Ez du UVESCOren, bere hornitzaileen edo hirugarrengoen daturik, informaziorik, programarik edo agiri elektronikorik suntsituko, aldatuko, bere erabilerarako baliatuko, baliogabetuko edo hondatuko. (viii) Ez du hirugarrengoen jabetza intelektual edo industrialeko eskubiderik edo enpresa-sekreturik urratuko duen edukirik sartuko, gordeko edo zabalduko Blogaren edo Zerbitzuen bitartez.

  1. JAKINARAZPENAK.

Baldintza Orokor hauen ondorioetarako, eta UVESCO eta Erabiltzailearen artean beharrezkoa izan litekeen edozein jakinarazpenetarako, Bezeroaren Arretarako Zerbitzura jo beharko du posta elektroniko bidez (mezu bat bidaliz uvesco@uvesco.com zerbitzura, edo bestela, jakinarazpen idatzi bat bidaliz Uvesco S.A.ren Bezeroaren Arretarako Departamentura, Oiartzun errepidea z/g, Landetxe auzoa, 20305 Irun (Gipuzkoa).

Blogan eta/edo Zerbitzuetan aurreikusitako prozeduren bitartez erabiltzailea bertan erregistratzean hark emandako datuen arabera bidaliko dizkio jakinarazpenak UVESCOk, eta balio osoz egindakotzat joko dira baldin eta Erabiltzaileak aldez aurretik emandako helbide elektronikora bidaltzen badira.

Alde horretatik, Erabiltzaileak berariaz onartzen du, Bloga edo Zerbitzuak erabiltzearekin loturiko jakinarazpen guztietarako, bitarteko baliagarria dela posta elektronikoa erabiltzea jakinarazpen horiek bidaltzeko. Nolanahi ere, UVESCOk errespetatu egingo du jakinarazpen komertzialak bidaltzeko emandako baimena baliogabetzeko Erabiltzaileak duen eskubidea.

  1. NEWSLETTER-erako HARPIDETZA

Gure newsletter-era harpidetzeko emandako datuak Uvescon gorde eta soilik Uvesco, SAn erabiliko dira, horren inguruko gaien berri emateko.

Norberaren Datuak Babesteko 15/99 Lege Organikoaren arabera, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo datuen aurka jotzeko eskubideak. Horretarako, bidali e-maila helbide honetara: uvesco@uvesco.com.

  1. LEGERIA APLIKAGARRIA.

8.1 Baldintza hauek Espainiako legeria bete beharko dute, eta kontratu honetan xedatu ez diren gauzetan hura aplikatuko da horien interpretazio, baliozkotasun eta exekuzioari dagokionez.

8.2 Aldeek berariaz uko egiten diote berez dagokien foruari, indarreko legeriak horretarako aukera ematen duen neurrian, eta Madril Hiriburuko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira kontratu-baldintza hauek interpretatu edo betetzeko orduan sor litekeen edozein desadostasun konpontzeko.

Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar