Azazkal batek 6 eta 8 hilabete artean behar du erabat berritzeko, egunean 0,1 mm bakarrik hazten baitira. Bai, bai, benetan! Egoera horren aurrean, azazkal hauskor eta ahulak baldin badituzu, zaila gertatuko zaizu luze mantentzea. Baina ez zaitez kezkatu, baratxuria da azazkalak indartzeko eta osasuntsuago eta indartsuago hazteko bilatzen ari zaren etxeko erremedioa.

Onura ugari ditu baratxuriak, eta azazkalen kaltetutako egitura konpontzen laguntzea da horietako bat. Distira ematen die, eta erradikal askeen efektu negatiboak inhibitzen ditu. Onddoak eta bakteriak haztea eragozten du, gainera, eta esmaltea kontserbatzen laguntzen duten hainbat mineral dakarzkigu, kaltzioa eta magnesioa esaterako. Horrez gain, odol-zirkulazioari laguntzen dio; zure azazkalentzako aliatu perfektua da!

Azazkalak gogortzeko aukera naturala

Honezkero galdetuko zenion zeure buruari nola aplikatu behar ote den baratxuria azazkal indartsuak izateko… Hona hemen zenbait truku:

Moztu ezazu erditik baratxuri-ale bat, eta igurtzi azazkaletan. Hobe da gauez aplikatzea, usain bizia botatzen baitu.

Beste aukera bat da etxean bertan esmalte bat Hiru baratxuri-ale eta oliba-olioa beharko dituzu. Osagai bakoitzak badu berariazko onura bat: baratxuria azazkalak indartzeko, eta oliba-olioa hidratatzeko. Birrindu itzazu baratxuriak almaiz batean, eta ebaki itzazu zati oso finetan. Bota ezazu nahasketa esmalte-ontzi huts edo erdi-huts batean (esmalte gardena izan behar da). Gehitu oliba-olio koilarakada erdi, eta astindu ondo. Aplikatu zure azazkaletan astean hiru bat aldiz, lotaratu aurretik.

Nahasketa horri limoi-zukua ere gehitu dakioke. Hazten hasten direnean zartatzeko joera duten azazkalak sendatzen laguntzen du, azazkalaren gainazaleko geruza indartzen du, haren ezkatatzea saihestuz. Gainera, limoi-zukuan duen C bitaminak kolagenoa maila egokian mantentzen laguntzen du.

Badago azazkalak gogortzeko beste truku bat ere: zuritu eta ebaki itzazu bi baratxuri-ale, eta sartu urez betetako ontzi batean. Oso garrantzitsua da baratxuriak txikituta egotea, likidoa aska dezaten. 20 bat minutuz jalkitzen utzi ondoren, atera ezazu baratxuria uretatik eta sar itzazu ur horretan eskuak, 15 bat minutuz.

Ikusten duzun bezala, BM Supermerkatuetan aurki ditzakezun produktu % 100 naturalekin azazkalak gogoratzeko erremedio bikaina presta dezakezu, osasuntsu eta indartsu egon daitezen. Erregulartasunez aplikatzen baduzu, nabarituko duzu hobekuntza!