Hondartzarako edo igerilekurako poltsa prestatzen ari zara? Ez ahaztu eguzki-babesgarri on bat sartzeaz! Organismoak berak baduen arren eguzkiaren efektuetatik defendatzeko modu natural bat (melanina sintetizatzen du), funtsezkoa da izpi ultramoreek azalean duten eraginetik hobeto babesteko aliatu bat izatea.

Elikadura osasungarriak eta horretara bideratutakoak ere lagunduko digu larruazala babesten. Betakaroteno edo A probitamina asko duten elikagaiek melaninaren sintesian laguntzen dute, substantzia antioxidatzaileak dituztenek eguzkitan egoteagatik sortzen diren erradikal askeen aurka egiten dute. Zentzu horretan, ‘koloredun’ fruta eta barazkiak oso onuragarriak dira, hala nola tomateak, azenarioak, kuiak, marrubiak, mangoak, fruitu gorriak eta ziazerbak. Baina janari horiek jatea ez da nahikoa gure burua babesteko…

Eta hor sartzen dira jokoan eguzkitarako kremak; udan, krema horiek egunero erabiltzea gomendatzen da, baita egun lainotsuetan ere. Eta ez bakarrik hondartzan eguzkia hartzen dugunean, baizik eta baita hirian paseatzen edo aire zabaleko beste edozein jardueratarako ere. Ez dugu ahaztu behar UVB eta UVA izpien eragina gure latitudean handiagoa dela udaberrian eta udan, beste urte-sasoi batzuetan baino modu perpendikularragoan iristen baitira izpiok.

Baina, zer babes-maila aukeratuko dut?

Pertsona bakoitzak eguzkitik babesteko gaitasun ezberdina du, bere fototipoaren arabera; Fitzpatrick eskalak sei fototipo mota sailkatzen ditu:

I eta II FOTOTIPOAK: Larruazal, begi eta ile oso argiak; ez dira beltzarantzen eta beti erretzen dira.

III FOTOTIPOA: Larruazal beltzaran samarra, baina hauek ere erretzen dira.

IV FOTOTIPOA: Larruazal beltzarana. Mediterraneoko zonatakoak izan ohi dira; nekez erretzen dira.

V FOTOTIPOA: Larruazal beltzaran iluna. Oso arraroa da hauek erretzea.

VI FOTOTIPOA: Arraza beltzekoak dira babes handiena duten pertsonak. Ez dira inoiz erretzen.

Beraz, aukeratu behar dugun foto-babesgarriaren batez bestekoa zehazten du fototipoak. Eguzki-babesaren faktorea SPF siglekin ageri da eguzkitarako krematan, eta babesgarriak gure larruazalak, gorritzen hasi aurretik, eguzkitik babesteko duen gaitasuna zenbat denboran handitzen duen neurtzen du.

Zenbat eta txikiagoa fototipoa, orduan eta handiagoa izan behar da babesa. Horrela, bada, fototipo argienekoek eta haurrek 50eko SPFa erabili behar dute; larruazal ilunagokoek 30eko SPFa erabil lezakete, baina beltzaranak izan arren, ez luke inork 15 babes-faktoretik beherako kremarik erabili behar.

Behin zure larruazal motarako beharrezko neurria aukeratu ondoren, gustukoen duzun krema aukeratu behar duzu, dohainak mantentzeko duen gaitasuna, larruazalera itsasteko eta igurtziak jasateko duen gaitasuna, urarekiko duen erresistentzia, toleragarritasuna, izan ditzakeen erreakzio hipoalergenikoak eta igurzteko erraztasuna bezalako alderdiak kontuan hartuta.

BM Supermerkatuetan, parafarmaziako zein lurrindegiko sekzioetan, eguzkitarako krema aukera zabala aurkituko duzu, zure gustu eta beharretara ondoen egokitzen dena aukera dezazun. Eta ez ahaztu, goza ezazu udaz modu osasungarrian.