Jende askorentzako, sentadillak dira zango osoa lantzeko ariketarik onenetakoa. Gorputzaren behe-atalerako entrenamendu asko dagoen arren, sentadillak dira, zalantzarik gabe, gomendatutako entrenamendu-zirkuitu eta –errutina gehienetan falta ez direnak.

Eta ez da gutxiagorako, sentadillak idealak baitira muskulatura garatzeko eta indarra hartzeko, baita oreka eta koordinazioa hobetzeko ere. Baina prestatzaile fisiko eta entrenatzaile guztiak zerbaitetan ados baldin badaude, ipurmasailak indartzeko ariketa onena dela esatean da.

Hala ere, teknika egokia erabili behar da dituen aukera guztiak aprobetxatzeko. Hor sartzen da jokoan wall facing squat edo hormaren kontrako sentadilla deritzona. Teknika hori fitnessaren alorreko azken erronka birala izateaz gain, sentadillak behar bezala egiteko modurik onena da.

Sentadilla perfektua

Zer da wall facing squat edo wall squat drill delakoa? Erraza da. Hormara begira jarri behar da lehendabizi, zangoak zabalduta, orkatilak eta sorbaldak lerrokatuta, eta oin-puntak pixka bat kanporantz jarrita. Besoak altxata edo alboetara ipini daitezke.

Ariketa horren gakoa da, espazio falta egonik ere, posturari eustea: izterra lurrarekiko paraleloan egon arte tolestu behar dira belaunak. Gorputz-adarra bertikalean eduki behar da, eta ez ginateke horma ukitzera iritsi behar (horrek esan nahiko luke gorputz-enborra makurtu dugula edo artikulazioak aurreratu ditugula), ezta oinak lurretik bereizi behar ere. Atzerantz oreka galtzen baldin badugu ere, jakina, ez gara ondo egiten ariko.

Lehen esan dugun bezala, gorputzaren behe-atalaren zati handi bat lantzen da ariketa honekin, baina beste gorputz-atal batzuetarako ere onuragarria da, hala nola gerrialderako, mokorrerako eta orkatiletarako, malgutasuna, mugikortasuna eta elastikotasuna irabaziko dute.