Hurrengo igandean, martxoak 4, kirolarekin hitzordua duzu. Donostiak Lilaton hartuko du barne, alegia; emakumeen kirola sustatzen duen jarduera bat, zehazki,  running. Eta emakumeak beraiek dira urtero antolatzen den lasterketa honen protagonista nagusiak. Hura hiriko kale nagusietatik igarotzen da,  5 kilometroetatik zehar.

Aurtengo 2018an 29. edizioa antolatuko da eta partaide bakoitzaren euro 1eko izen-emate solidarioa Retinosis Gipuzkoa, BEGISARE elkarteari emango zaio, hau da: erretinosi pigmentarioa dutenen bizi kalitatea hobetu nahi duen elkartea, gizarte sentsibilizazioaren eta ikerketa sustapenaren bidez.

Sortu zenetik, herri lasterketa honek berdintasuna bizitzaren esparru guztietan sustatzen du, baita kirolean ere. Eta horregatik, antolatzaileek, laguntzaileek eta babesleek, horien artean,  BM supermercados, emakume guztiei kiroletako oinetakoak janztera eta zirkuitua osatzera animatzen diete.

Antolatu den urte mordo hauen ondoren, Lilaton emakume asko kirola egitera bultzatu dituen proba bat bilakatu da. Asfaltoan emakumeak bakarrik arituko dira, baina edizio bakoitzean bi sexuetako ehunka lagunek emakume hauek helmugara iristera animatzen dituzte.

Gazteentzako eta beteranoentzako proba

Parte-hartzaileen adinari dagokionez, 14 urteko emakumeek hartu dezakete parte, beraz, horrek adierazten du running oso gaztetik praktikatu daitekeela. Kirol diziplina honek bihotza indartzen du, biriketako ahalmena eta digestioak hobetzen ditu, hezurrak eta artikulazioak sendotzen ditu, pisua galtzen laguntzen du, malgutasuna handitzen du eta estresa kentzen du, besteak beste.

Proba honetan bakarrik, bikoteka eta/edo taldean hartu daiteke parte. Sarritan, korrikalarien artean gelakideen edo lankideen taldeak, lagun taldeak edo familia bereko emakumeak aurkitzen ditugu.  Beraz, oraindik ez baduzu probatu, animatu amarekin, ahizparekin, lehengusinarekin, lagunarekin edo lankidearekin korrika egitera! Nahi duzunarekin!

Lilaton-eko 5 kilometroak nahiko errazak dira kronometratutako probetan parte hartzen hasi nahi bada, horrenbestez, norberaren sasoia egiaztatzeko test moduan erabil daiteke. Betiere, ondo eta aldez aurretik prestatuta, lesiorik egon ez dadin.  Honek beldurtzen zaitu? Hasieran – berria den guztia bezala- zaila da kirol batean hastea, baina running praktikatzen den neurrian, “zaletasuna” sortzen da.

Zer egin dezakezu lasterketa prestatzeko? Adituen arabera, lehenik eta behin gutxieneko forma fisikoa eduki behar da,  astean behin baino gehiagotan korrika egitea, distantzia pixkanaka luzatuz probaren distantzia (edo gehiago) lortu arte eta entrenatzea, entrenatzea, entrenatzea hobeto doakizun erritmoa aurkitu arte. Garrantzitsuena parte hartzea da, nahiz eta irabaztea ez legoke gaizki, ezta? J.

Ah! Eta aitzakiarik ez, Donostiaraino etorri behar baduzu, lasai, antolakuntzak aurten joan eta etortzeko autobus zerbitzu berezi bat jarri duelako, Sportbus, korrikalarientzat, senitartekoentzat eta lagunentzat Bergaratik, Bilbotik, Iruñetik eta Vitoria-Gasteizetik.

Altxa sofatik eta mugitu emakumeen kirolaren alde!