Egiaztatuta dago onuragarria dela entrenamenduan pisuak altxatzeko edo indar-ariketen errutina bat sartzea. Garai batean, ia erokeriatzat jotzen zen korrikalari batek pisuak altxatzeko ariketak egitea, muskulu-masa handiegia hartzearen eta azkartasuna galtzearen beldur.

Hori, baina, ez da horrela, ezta gutxiagorik ere: Muskulatura indartsua izateak, korrikaldian potentzia zuzena hobetzeko balio izateaz gain, koipe gehiago kentzen (horrela, irabaz dezakezun aparteko pisu muskularra konpentsatuz), esfortzua ekonomizatzen (denbora gehiago, desgaste gutxiago) eta, garrantzitsuena, lesio asko saihesten lagunduko dizu.

Hain zuzen ere, lesio-indize handieneko kiroletako bat da korrika egitea; horregatik, berebiziko garrantzia du gorputz-adarrak indartsu (besoak ere, zeregin garrantzitsua baitute oreka mantentzeko) eta gorputz orekatua izateak (gorputzaren erdialdeko muskuluek, gainera, eragina dute mugimenduaren transmisioan eta oinkadaren inpaktuaren xurgapenean, besteak beste).

Hitz egin genizuen entrenamendu errepikariaren onuren inguruan, erresistentzia eta indarra konbinatzen dituen ariketa-programa horren inguruan.  Zalantzarik gabe, errendimendu-jauzi bat egin nahi duten korrikalarientzako irtenbidea da entrenamendu-plan hori, kirolari bakoitzaren mailara egokituta eta profesional batek ikuskatuta.

Korrikalaria naiz, eta pisuak altxatzeko ariketak egiten ditut: zer erronka gaindituko dut?

Kirolari bakoitza mundu bat den arren eta guztiek bilakaera bera ez duten arren, ausartuko ginateke esaten, pisuak altxatzeko ariketen errutina bat ezarriz gero, honako onurak nabarituko dituzula:

Abiadura handiagoa: abiadura konstante handiagoa mantentzea ahalbidetzen du.

Erresistentzia handiagoa: oxigeno-kontsumoa eta glukogeno-erreserbak (azukrea) hobetzen ditu. Norvegiako Zientzia eta Teknologia Unibertsitateak egindako azterlan baten arabera, indar-entrenamenduak korrika egiterakoan ekonomia hobetzen du (% 5 inguru), eta atzeratu egiten du akidurara iristeko denbora (% 21 inguru).

Indar handiagoa: Muskulu-zuntz jakin batzuen garapenak hobetu egiten du bat-bateko indarra; indar hori oso erabilgarria da

Koipe gutxiago: handitu egiten da metabolismo basala, eta gorputza luzaroago koipe gehiago kontsumitzen hasten da.