Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

1 azalore

1 azenario

1 kalabazin

1 piper berde

Oliba-olioa

Prestaketa

Birringailu baten laguntzaz, azalore gordinaren kanpoaldea birrinduko dugu. Gerorako utziko dugu. Barazkiak fin-fin xehatuko ditugu. Barazkiak suan jarriko ditugu zartagin ezitsaskor batean eta oliorik gabe. Minutu batez kozinatuko ditugu. Cous-cousa (azalore birrindua) erantsiko diogu eta beste minutu batez kozinatuko dugu. Gatza bota eta katiluetan jarriko dugu. Oliba-olio birjinarekin maneatuko dugu.