Erabat klasikoa. Baratxuri-zopak harrera ona izaten dute beti mahai guztietan. Oraingo honetan, bakailaoa gehitzen iradokitzen dizugu. Plater osoa benetan.

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

1 l bakailao-salda (bakailaoaren arantzekin eta mozkinekin eginda)

2 atal baratxuri xehatu

1 piper txorizero (bezperatik uretan)

30 g. txalota xehatu

100 g. tomate-saltsa

1 hosto erramu

30 g. porru xehatu

8 xerra ogi gogor

200 g. bakailao-trontzo

gatz gabetu

Prestaketa

Kazola batean barazki xehatuak jarri, eta sueztituko ditugu. Erramu hostoa, ogi gogorra eta piper txorizeroa gehituko ditugu. Ondoren, tomatesaltsa botako dugu, eta bakailaosalda gehituko dugu. 30 minutuz egosten utziko dugu.

Kazolatik ogi gogorraren erdia aterako dugu, eta 2 minutuz sartuko dugu bakailao-trontzoa, bertan kozina dadin. Atera, eta trontzoa xaflatan bereiziko dugu.

Bakailao-xaflak plater batean jarriko ditugu lehendik atera dugunarekin batera, zopa bereizita zerbitzatuko dugu.