Gutxik bezala indarberritzen gaitu, oso elikagarria da eta, gainera, erraz prestatzekoa. Zer gehiago eska dezakegu? Baratxuri-zopa ezin hobea da gripeak eta katarroak saihesteko –edo lehenbailehen sendatzeko, eta ideala egun hotzetan gorputza berotzeko.

Osagaiak

(Lau lagunentzako)

5 baratxuri-atal.

4 arrautza.

30 ml oliba-olio suabe.

40 gramo urdaiazpiko iberiko, xerratan.

5 gramo piperrauts min.

100 gramo ogi gogor.

Litro bat oilasko-salda.

Prestaketa

Baratxuria zuritu eta xerratan moztuko dugu. Urdaiazpikoa txikitu (erdia gordeko dugu, amaieran platerean jartzeko). Baratxuria gorrituko dugu, eta erdia gorde.

Ontzi batean, ogia, urdaiazpikoa eta piperrautsa bota, eta sueztitu egingo ditugu. Salda gehitu, eta 40 minutuz utziko dugu irakiten. Bitartean, arrautzen zuringoak bananduko ditugu, ondoren botatzeko.

Errazio bakoitzeko arrautza-gorringo bat, ogi zati batzuk, urdaiazpikoa, baratxuria eta piperrautsa jarriko ditugu platerean. Eta gainera botako dugu zopa.