Postre erraza eta bizkorra, Gabonetako afaria arrakastaz amaitzeko.

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

Azukre beltza (100 g.)

Gari-irina (125 g.))

Gatza

Gurin hotza (110 g.)

Kakahueteak (30 g.)

Almendra gordinak.

Mahatsak (100 g.)

Kuia (150 g.)

Jogurt-izozkia (koilarakada 1)

Prestaketa

Hasteko, kuia zuritu, 3 cm-ko kuboetan zatitu eta laberako erretilu batean ipinilo dugu.

Bol batean irin bahetua, gurin hotza dadotan, azukrea eta gatza ipini, eta dena nahasiko dugu hatzekin, papur lodiak lortu arte.

Ondoren, fruitu lehorrak eta mahatsak gaineratuko ditugu. Gainean kuia ipini, eta 180ºC-tan erreko dugu, 20 minututan. Labetik atera ondoren epeltzen utziko dugu.

Platearean, jogurt-izozki bola bat jarraiko dugu gainean.