Osagaiak

(Lau lagunentzako)

100 gramo basmati arroza

100 gramo ilar

Porru bat

Piperbeltza

Gatza

Ozpin-olioa prestatzeko:

Limoi erdia

175 ml oliba-olio

Mostaza koilarakada bat

Martorri hosto batzuk

Prestaketa

12 minutuz su ertainean irakingo dugu arroza. Bitartean, ilarrak zuritu, eta 10 minutuz egosiko ditugu. Ura kendu eta gorde egingo ditugu.

Porrua zuritu, eta zatirik samurrenarekin geratuko gara. Juliana erara ebakiko dugu, eta zartagin batean sueztituko dugu, oliba-olio pixka batekin. Ilarrak eta piperbeltz pixka bat bota.

Ozpin-olioa prestatzeko: martorria txikituko dugu, eta oliba-olioa eta mostaza gehitu (olioa: mostaza halako bi). Gatza eta limoia, norbere gustura. Irabiatu.

Osagai guztiak plater batean nahastuko ditugu, eta ozpin-olioaz onduko dugu.