Plater tipikoa baina oso osasuntsu Gabonak ospatzeko.

Osagaiak

(4 pertsonarentzat)

Indioilar-bularkia (250 g.).

4 gari-opil.

Tipula gorri 1.

Piper berde 1.

Piper gorri 1.

Martorria  (adaxka 1).

Oliba-olioa (koilarakada 1).

Prestaketa

Lehenik eta behin, indioilar-bularkia egosiko dugu ur askorekin, 15 minututan. Ondoren, indioilarra zatitan moztuko dugu.

Bestalde, tipula, piper berdea eta piper gorria moztu, eta olio-zurrusta txiki bat, martorri xehatua eta gatza gaineratuko ditugu.

Ondoren, indioilar zatitua gaineratuko dugu.